HIZKUNTZAK

"Ahots morea, haiena eta geurea" erakusketa birtuala ikusgai

Martxoaren 8aren harira eta Euskal Herriko emakume aitzindarien lanari aitormena egiteko helburuz, “Ahots morea, haiena eta geurea” erakusketa osatu dute Orereta Ikastolako LH 4. 5. eta 6. mailako ikasleek.

Martxoaren 8an bertan prestatu zuten ikasleek erakusketa. “50 emakume errebelde” liburua iturritzat hartuta, emakumeen gaineko informazioa jaso zuten gaztetxoek. Hori sintetizatuz, horma-irudiak sortu dituzte. Orotara, Euskal Herriko 48 emakumeren horma-irudiek osatzen dute erakusketa.

Ikastolako Añabitarteko LHko eraikinaren zelai gorrian egongo da erakusketa ikusgai hurrengo asteetan. Hara joan ezin dutenentzako zein patxadaz edozein momentutan ikusi nahi dutenentzako, behean erakusketaren bertsio birtuala. Zure gustuko izatea espero dugu!

Nahiago baduzu, ikusi “Ahots morea, haiena eta geurea” erakusketa pdf-an

Emakumeen Nazioarteko Eguna martxoak 8