Neguko oporraldian egon da martxan 2025-26 ikasturteko Blaitu Klubaren lehen Erronkak saioa, eta dagoeneko baditugu irabazleen izenak: alde batetik, Maialen Aguado, Nagore Arevalo, Aiora Martin eta Irati Michelena, eta bestetik, Maia Lacunza.
Erronkak saioaren edizioro bezala, bi sari banatu ditugu: txalentxarena eta lehiaketarena. Blaitu Klubaren aurtengo lehen Erronkak saioko txalentxaren desafioa euskararen inguruko komiki bat sortzea izan da. Lan bikainak jaso ditugu, hemen dituzue denak ikusgai. Txalentxean parte hartu duten guztien artean zozketa egin da eta Donostiako Mitologik ihes gelara joateko 5 lagunentzako bonoa Maialen Aguado, Nagore Arevalo, Aiora Martin eta Irati Michelenak lortu dute. Gozatu esperientzia, kuadrilla!
Lehiaketan, berriz, “enara” zen asmatu beharreko hitz ezkutua. Haren bila ibili eta asmatu dutenen artean zozketa egin da eta Maia Lacunzak lortu du Blaitu kantinplora esklusiboa. Euskaraz bustitzen jarraitzeko aukera izango duzu, Maia, zorionak!
Datozen hilabeteetan ere izango ditugu euskararekin eta euskaraz jolasteko, gozatzeko eta sariak lortzeko aukerak Blaitu Klubean, beraz, egon adi eduki berriari. Eskerrik asko Blaitu Klubaren lehiaketa eta erronketan parte hartzen duzuen guztiei, jarrai ezazue horretan, eta bitartean, gogoratu, blaitu mingainak eta busti euskaraz!