HIZKUNTZAK

Euskaraldia - Blaitu Erronkako sariak banatu berri ditugu

Euskaraldiaren bueltan martxan izan den Blaitu Klubeko bigarren Erronkak baditu irabazleak: Itsaso Lopez Martin eta Hegoa Lopez Emazabel, eta Aroa Redondo Araneta.

Ohi bezala, bi sari banatu ditugu aurtengo bigarren Erronkak saioan ere: txalentxarena eta lehiaketarena. Euskararekin lotura duten gure herriko zazpi tokitan jarritako QRak topatu eta haiei jarraiki Euskaraldiaren “Gure bihotzaren taupadak” abestiaren bideoklip komunitarioa osatzea izan da txalentxa. Blaitu Klubaren atariko “Erronkak 2: sari banaketa” bideoan, bideoklipa ikusgai.

Txalentxean parte hartu duten guztien artean zozketa egin dugu eta Donostiako Mitologik ihes gelara joateko 5 lagunentzako bonoa Itsaso Lopez Martin eta Hegoa Lopez Emazabeli egokitu zaie. Aupa bikote, bejondeizuela!

Erronkak saioko lehiaketan asmatu beharreko hitz ezkutua “(Euskaraldiko) txapa” zen. Kasu honetan ere, asmatzaile guztien artean zozketa egin dugu eta Aroa Redondo Aranetak lortu du Blaitu bisera esklusiboa. Zorionak zuri ere, Aroa!

Aurrerantzean ere izango ditugu euskararekin eta euskaraz jolasteko, gozatzeko eta sariak lortzeko aukera gehiago Blaitu Klubean. Jarrai ezazue gure lehiaketa eta erronketan parte hartzen! Eta badakizue, bien bitartean, blaitu mingainak eta busti euskaraz! Euskaraldiak dioen bezala, elkar mugituz egingo dugu!