HIZKUNTZAK

Inauterietako Blaitu MHLZ lehiaketak badu irabazlea!

Inauterien aitzakian antolatu genuen aurtengo Blaitu MHLZ lehiaketaren 2. edizioa otsailaren 24tik martxoaren 2ra jokatu genuen, inauteri igandean egin genuen final handia.

Arhane eta Aimar blaitukideek zozketa egin dute finaleko parte-hartzaile guztien artean, eta Xune Ormazabali egokitu zaio saria oraingo honetan. Urruñako WOWPark zuhaitz parkerako sarrerak eskuratu ditu etxeko guztientzat. Gozatu ezazue sariaz, familia!

3. ediziorako galderak, hieroglifikoak eta potokumeak prestatzen hasiko gara gu DBHko blaitukideen laguntzaz, ikasturte amaierako aurtengo azken Blaitu MHLZ lehiaketa antolatzeko. Bitartean, blaitu mingainak eta busti euskaraz!