Zazpi antxumeen ipuina ala hamaika aukeraren liburua? Zalantza egingo genuke guk gure betiko ipuinari izenburua jartzeko garaian.
Zazpi antxumeen aitzakian, artaburu, arto ale eta irin artean pasa dituzte azken asteak HH4n, hamaika esperientziaz gozatzen.
✅ Lehendabizi, zazpi antxumeen ipuina landu.
✅ Ondoren, irina nola egiten den ikustera joan errotara, ipuinean otsoa bezala.
✅ Artaburuak Ikastolara ekarri eta esperimentazio txokoan aletu, eta lokotxekin jolastu jolastokian.
✅ Arto aleekin palomitak eta ikasle batzuen izebekin eta aitarekin taloak egin txokolatez bete eta hamaiketakoa egiteko.
Eskerrik asko Fanderiako errotari, Jone, Uxue eta Ioritzi, eta, bereziki, Zazpi antxumeen ipuinari!