Ikasturteko lehen Blaitu MHLZ lehiaketak badu irabazlea: Ibai Bagües. Irrisarri Land-erako sarrerak eskuratu ditu etxeko guztientzako. Goza ezazue Igantziko tirolinetan “hegan” eginez!
Arrakastatsua izan da, beste behin ere, euskaraz gozatu eta momentu atsegina pasatzeko helburuarekin martxan jartzen dugun Blaitu MHLZ lehiaketa. Azaroaren 26tik abenduaren 3ra, Euskararen Egunera, izan da martxan aurtengo ikasturteko lehen edizioa.
Entrenamendu saioetako parte-hartzea handia izan da eta final handian ere 250 lagunek baino gehiagok hartu dute parte. Finaleko parte-hartzaileen artean zozketa egin dute Blaitu Klubeko Aiert eta Aimar aurkezleek eta, esan bezala, saritua Ibai Bagües izan da.
Udaberrian izango dugu Blaitu MHLZ lehiaketaren aurtengo bigarren saioa. Bitartean, blaitu mingainak eta busti euskaraz!