HIZKUNTZAK

Blaitu MHLZ lehiaketaren eta Erronkak saioaren 2. edizioek badituzte irabazleak!

Udaberriko oporren aurretik Orereta Ikastolaren Blaitu Klubean martxan izan genituen lehiaketa eta erronkek badituzte irabazleak: Nagore Usabiaga, Markel Redondo eta Hegoi Larre 🤩🥳

2. Blaitu MHLZ lehiaketa, lehenaren gisan, arrakastatsua izan da. 23. KORRIKArekin lotutako galdera sorta erantzun behar izan zuten parte-hartzaileek. Aste osoko entrenamendu saioen ondoren, final handian parte hartu zuten guztien artean zozketa egin dugu eta Nagore Usabiagaren familiari tokatu zaizkio Urruñako WOW abentura-parkerako sarrerak. Zorionak, familia!

Blaituko Erronkak saioaren bigarren edizioan, lehenean bezala, bi sari banatu ditugu: txalentxaren eta hitz ezkutuaren sariak. Txalentxari erantzunez, Azterketak Euskaraz kolektiboari elkartasuna adierazteko bideo ugari jaso ditugu. Mila-mila esker, guztiei! Zozketa egin dugu parte hartu duten gaztetxoen artean, eta Blaitu bisera eta herriko Xenpelar Kulturdendako 30€ko bonua Markel Redondori tokatu zaizkio. Aupa Markel, bejondeizula! Erronkak saioko lehiaketan asmatu beharreko hitz sekretua “Larhun mendia” zen. Asmatu duten guztien artean zozketa egin ondoren, Hegoi Larrek lortu du Blaitu bisera esklusiboa. Zorionak zuri ere, Hegoi!

Aurrerantzean ere izango ditugu euskararekin jolasteko, gozatzeko eta sariak lortzeko aukera gehiago. Jarrai ezazue gure lehiaketa eta erronketan parte hartzen! Eta badakizue, bien bitartean eta beti, blaitu mingainak eta busti euskaraz! 


ERRONKAK PROGRAMA: 2. EDIZIOAREN SARI BANAKETA


erronkak MHLZ lehiaketa