HIZKUNTZAK

Gau Beltza: argiz betetako gaua (bideo eta argazki galeria)

2023ko Gau Beltza pasa berritan, esker oneko hitzak baino ez ditu Orereta Ikastolak urriaren 3 ilunabarreko festa posible egin zenuten ikasle, familia, langile, eragile eta herrikide guztientzako.

Kalabazaren Ibilbidea trikimako gainean egin zuten eta bihurrikeriatan ibili ziren ikasleentzako, musika jotzen, dantzan eta kriseiluak eramaten aritu ziren neska-mutilentzako, lastargi eta piroteknia artean murgildu ziren langile eta familientzako, festaren amaieran denok elkarrekin jateko kalabaza pastelak egiten aritu zineten familientzako, Urdaburuko zintzilikarientzako, adar eta txalaparta jotzaileentzako, Amulletako danbor kofradiarentzako, Lau Haizetara Euskaltzaleen Topagunearentzako kriseiluak utzi izanagatik eta gaztain-erretzen aritzeagatik, Egiluze sagardotegiarentzako gaztainen lagungarri jarritako edari goxoagatik, Ereintza dantza taldeko eta Herri Arte Eskolako dantzarientzako, Xenpelar AEKko beldurrezko ipuin kontalarientzako eta gaztain-banatzaileentzako, Gaztañoko auzo elkartearentzako suzko zezena uzteagatik, Kuiandererekin herrian barrena ibili zineten denentzako, beldurrak idatzi eta Izuen Eltzera bota zenituztenentzako, guztia antolatzen nahiz jasotzen aritu zinetenentzako; eta eguraldiarentzako ere bai, gaugiro bikaina oparitu zigulako 🙂 Eskerrik asko, bihotzez, den-denei!

Gozatu Gau Beltzeko bideo- eta argazki-galeriez!


Argazki-galeriak


Errenteria-Oreretako Hitza

Mendi Urruzuno

Oier Bonail

Gau beltza