HIZKUNTZAK

Erriola aldizkari gehigarriaren lehen alea kalean da!

Oarso-Bidasoko Hitzarekin elkarlanean 12 orrialdeko gehigarria argitaratu da Kilometroak 23 jaiaren inguruan.

Erriolaren sorrera ez ezik, Orereta Ikastolaren hastapenak kontatzen dituen erreportaje bat dago aldizkarian, DBHko ikasle eta irakasleek osatua. Eta nola ez, kantuaren aurpegi bilakatu den Janus Lester taldeko Jokin Pinatxori egindako elkarrizketa ere aurki daiteke. Erriola abestiaren letragile izan den Jon Maya Soriarekin izandako solasaldia ere irakur daiteke, baita aurreko Kilometroak jaietako letragileak (Julian Albistur eta Antton Kazabon) izan direnekin izandako elkarrizketak ere; Kilometroak 84 et 99 urteak oroituz.

aldizkaria erriola Kilometroak