HIZKUNTZAK

"Egunkariatik Berriara, 20 urte" otsailaren 20tik 24ra

Otsailaren aurrenean Kilometroak 23ren urteko mugarri nagusiak aurkeztuta, “Egunkariatik Berriara, 20 urte” dugu hurrengo hitzordu nagusia. 2003ko otsailaren 20an, orain hogei urte, guardia zibilak, epaile baten aginduz, “Euskaldunon Egunkaria” itxi zuen; ekainean heldu zen haren oinordekoa, “Berria” egunkaria. Kilometroak 23ren urteko egitarauaren barruan, gogora ekarriko dugu gertaera hura eta euskal gizarteak eman zuen erantzuna.

2023.02.20
Lekuona Fabrika
19:00

“Egunero behar genuen” liburuaren aurkezpena

2023.02.21

Orereta eta Oiartzo Ikastoletako ikasleek ondutako “Egun oro” alea

2023.02.22
Niessen auditorioa
19:00

“Paperezko hegoak” dokumentala eta osteko tertulia

2023.02.23
Hainbat lekutan
19:00-20:00

“Egunkariatik Berriara” itzuli artistikoa

2023.02.24
Ikastolako Esmalteriako eraikina
17:00

Esmalteriako Ostiralak – “Egunkariatik Berriara”

2023.02.24
Lekuona Fabrika
19:30

“Kantu bat gara” emankizuna

Berria Egunkaria erriola Kilometroak