HIZKUNTZAK

Ikastola ezagutzeko ate irekiak, taldekako bisitak eta bakarkako hitzorduak

2023-24 ikasturterako matrikulazio-kanpaina otsailaren 13tik 24ra egongo da martxan, bereziki, 2020an edo 2021ean jaio diren haurren eskolaratzerako.

Orereta Ikastolak otsailaren 6an eta 9an (euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren) egingo ditu Ikastola ezagutu ahal izateko ate irekien saioak, 17:30ean, Esmalteriako eraikinean. Haur Hezkuntzako familiei zuzendutako jardunaldiak izango dira azken horiek. Horrez gain, jada egin daitezke talde txikitako bisitetan parte hartzeko eta bakarkako hitzorduetarako eskaerak hemen. Informazio gehiagorako edota zalantzak argitzeko, 943 52 03 97 telefono-zenbakira dei daiteke edo mezua idatzi matrikulazioa@oreretaikastola.eus helbide elektronikora.

Orereta Ikastola: Euskal Herrikoa, eraldatzailea, komunitarioa eta berdea

0-18 urte arteko kalitatezko hezkuntza-proiektu propio euskalduna, Euskal Herrikoa, eraldatzailea eta burujabea da Orereta Ikastolarena, Euskal Herrian, euskaran zein euskal kulturan oinarritua eta beste hizkuntza nahiz kulturei irekia. Irabazi asmorik gabeko herri onurako kooperatiba izanik, etengabeko hobekuntzaren eta Ikastolako komunitate osoaren elkarlanaren fruitua da; herritik herriarentzat sortua. Hezkuntza beharretara egokitutako eraikin eraberritua, etxeko jatorduak, tutoretza- eta orientazio-proiektu sendoak eta baso-eskola propioa ditu Orereta Ikastolak.

Zatoz Ikastola mundura, mundua eraldatzera!

matrikulazio kanpaina matrikulazioa