HIZKUNTZAK

Kilometroak Txikiak emango dio hasiera Kilometroak 23ri

Iritsi da 2023a, Orereta Ikastolak Kilometroak antolatuko duen urtea. Festaren ohiko ezaugarriak aldatuta, egun bakarreko jaia izateari utzi eta, urriko lehen igandeaz gain, urte osoan zehar ospatuko dira hainbat ekimen eta ekitaldi. Hala, azaroko Kilometroak 23ren aurkezpenaren eta dendaren inaugurazioaren ostean, Kilometroak Txikia izango da hurrengo ekitaldi nagusia. Herrian, herritarrentzako eta herritarrekin Kilometroak-i etorrera jaia egitea da asmoa.

Urtarrilaren 28an izango da hitzordua, arratsaldez (16:30-20:00); Erriola aurtengo leloari jarraikiz, Oiartzun errioaren inguruko hainbat gunetan (ikusi edota deskargatu programa pdf-an):

  • 16:30-18:30: adin ezberdinetako haur eta gaztetxoentzako ekintzak
    • HH-LH4 gunea: jolasak, tailerrak eta txokolatada Gabierrotako Evaristo Bozas parkean. Eguraldi txarra eginez gero, Gaztañoko pilotalekuan.
    • LH5-DBH gunea: ginkana eta merienda Gernika plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Koldo Mitxelena ikastetxeko estalpean.
  • 19:00: errioa argiztatu Panier eta Lekuona Fabrikako zubien artean.
  • Ondoren: mokadutxoa Lehendakari Agirre plazan, DBHko ikasleen musikaz lagunduta.
  • Amaitzeko: zezen suzkoa Lehendakari Agirre plazan.

Heldu, gazte nahiz haur, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu Kilometroak Txikia jaira, bai arratsalde hasieran antolatuko diren jolas eta jokoetara, baita errioa argiztatuko duen ekitaldi berezira ere, Lehendakari Agirre plazan egingo den festa ahaztu gabe. Parte hartzeko gogoa eta prestutasuna, besterik ez da beharko. Anima zaitezte eta anima itzazue zuen ingurukoak ere!

erriola Kilometroak kilometroak txikia