HIZKUNTZAK

Elkartasun Kutxa, Ikastolon altxorra

Elkartasun Kutxa 1992an sortu genuen Ikastolek, gure artean beharrik handiena zuten proiektu eta Ikastolei laguntzeko. Urteetan egindako jardun hori elkarte bihurtzea erabaki zen, eta 2012. urtean jaio zen Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea. Azken hamar urte hauetan, zazpi milioi eta erdi euro inguru banatu ditugu. Eta Elkartasun Kutxa sortu genuenetik, 1992tik, berriz, hemezortzi milioi eurotik gora. Maiz, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako Ikastolek jasotzen dute dirua, beharrak hala behartuta.

Abenduaren 1ean egin zen Elkartasun Ikastolen azken Batzar Nagusia. 2023an, 800.000€ banatuko dira zortzi Ikastolaren artean, Euskal Herriko 113 Ikastolok Elkartasun Kutxari egiten diogun ekarpenari esker. Hori ere bai baikara Ikastolak: elkartasuna, komunitatea eta naziogintza.

Hauxe izango da 2023ko Elkartasun Kutxaren besarkarda:

elkartasun kutxa