HIZKUNTZAK

Lilatoian parte hartu Orereta Ikastolaren taldearekin!

Duela bi urte ekin genion DBHko hainbat ikasle zein irakasleek “Lilatonen” parte hartzeari, elkarrekin igande goiza pasa eta kirola uztartzeko asmoz. 

Orain arteko esperientzia oso atsegina eta asegarria izan denez, aurten ere, orain artekoari jarraipena eman nahi diogu. Martxoaren 6an egingo den “Lilatonen” izena eman eta parte hartzeko asmoa dugu, eta zuek, emakumeok, parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Denon partehartzearekin, orain arteko marka haustekoa asmoa dugu. Guk erronka bat proposatu nahi dizuegu: baietz Orereta Ikastolak dituen urte adina emakume korrikalarik izen eman “Lilaton”en Orereta Ikastolaren izenean! Ba al dakizu zenbat urte dituen? 59.

Orereta Ikastolak taldea osatu nahi du; horregatik, parte hartzeko asmoa baduzu, eman ezazu izena:

(Izena emateko azken eguna martxoaren 4a izango da). Inprimaki hau betetzean Orereta Ikastolako taldean emango duzu izena. Honetaz gain, ezinbestekoa da “Lilaton”en orrian izena ematea

Gauzak horrela, “Lilaton”en parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. 

emakumeak emakumearen nazioarteko eguna korrika lilatoia lilaton