HIZKUNTZAK

Berako Labiaga Ikastolara bisitan

Orereta eta Oiartzo Ikastolako bi ordezkari Berako Labiaga Ikastolan izan dira bertako familiei Orereta eta Oiartzoko eskaintzaren berri emateko. Labiaga Ikastolan DBH2 arte ikas liteke, eta horren ondorioz, bertako familiek Orereta eta ondoren Oiartzo aukera lezakete euren ikasketak jarraitzeko.

2021-22 ikasturtean ere ikasle nafarrak izan dituzte Gipuzkoako bi ikastola hauek.