HIZKUNTZAK

Errefuxiatuentzat oinetakoak biltzen

Irabazi asmorik gabeko Zaporeak elkarteak “Oinetako bilketa” kanpaina abian jarri du Lesbos eta Atenasko errefuxiatuentzat. Ikastolak ekimen horretan lagundu nahi duenez, Ikastolako eraikin bakoitzean kaxa bat jarriko da bertan etxean ditugun oinetakoak jasotzeko. Azaroaren 15etik 19ra jasoko ditugu oinetako horiek Ikastolan. Egoera onean eta erosoak izan behar dute bertara ekartzen diren botak, zapatak eta zapatilak.

Kanpaina hau kontuan hartuta, DBH4ko ikasleek lanketa berezia egin dute.

(Argazkiak astelehenekoak dira. Dagoeneko bete-bete eginda daude guneak).

baloreak baloreen trasmisioa errefuxiatuak oinetako bilketa zaporeak