Gaur, irailaren 24a, KIVAren eguna ospatu dute LHko ikasleek. Orereta Ikastolan lehenengo mailatik hasten dira ikasleak barneratzen zer den KIVA proiektua, eta bere barruan, jazarpenik onartzen ez denaren ideia. Ikus-entzunezko materiala erabilita eta irakasleek sortutako ekintzen bitartez, txikitatik hasten dira gaia lantzen.
Ikastolan, irakaslez osatutako, jazarpenaren kontrako KIVA taldea ere badago; ikasle batek edo familia batek egoera desatsegin bat salatzen duenean erantzungo duen taldea da. Hala ere, talde hau ikasleen begien laguntzarekin ariko da; azken batean, ikasleek ikusten baitute gertatzen den guztia.