HIZKUNTZAK

"Kontu kontari" saioak martxan dira

LINOko eraikinean, HH3 eta 5koentzat “Kontu kontari” saioak berriro ere abian dira! Iaz hasitako ekimen honi jarraituz, ikasleei ostiralean entzuteko bi ipuin proposatuko zaizkie, eta ikasle bakoitzak erabakiko du zein entzun nahi duen. Zuk zein aukeratuko zenuke: “Pu! Zu izan al zara, Martin?” edo “Istorio bat”?

hh4 ipuinak irakurketa irakurzaletasuna kontu kontari lino