HIZKUNTZAK

Baso-eskola ezagutzeko bisitak familiekin

Ikastolak baso-eskolaren lan egiteko modua eta helburuak erakutsi nahi dizkie familie, eta horretarako bisitak antolatu ditu.

5 egunetan izango dira saioak, oraingoz: irailaren 8, 9, 10ean eta irailaren 18 eta 19an. Aste barruan tokatzen diren egunetan arratsaldez izango dira txandak eta, asteburuan berriz, goizean. Interesik izanez gero, izena eman behar da nahi den egunari eta orduari dagokion inprimakian, https://oreretaikastola.eus/familiak/ikastolako-baso-eskola/familientzat-bisitak/ webguneko familien profileko baso-eskolaren atalean. Bisitara etortzeko asmoa duten guztien izenak apuntatu behar dira; ez du balio bakar batena jarrita.

Datorren astelehena, irailak 6, izango da izena emateko azken eguna.

Haurrekin egin ohi den saio berdina egingo denez, eguraldiaren araberako arropa egokia ekartzeko eskatuko da.

Pandemia neurriak betetze aldera, talde handiak dauden artean eta distantziak bermatu ezin diren uneetan musukoa erabiliko da.

baso eskola bisitak familientzat