HIZKUNTZAK

Hilabete batzuk pasa dira baso-eskola abian jarri zenetik. Dagoeneko martxa hartu duenez, familiekin bisitak antolatu ditu Ikastolak lan egiteko modua eta helburuak ezagutzera emateko.

Ondorengo egun eta orduetan izango dira bisita horiek. Bertan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izen ematea. Horretarako bisita-egun eta ordu bakoitzeko inprimaki bat dago. Beraz, interesa duenak dagokion egun eta orduan eman beharko du izena. Gogoratu txanda bakoitza gehienez 30 pertsonakoa izango dela, eta horren barruan gehienez 6ko taldeetan etortzeko aukera izango dela. Bisitara etorri behar duen orok izen eman behar du, nahiz eta familia berdinekoak izan. (adibidez. familia bateko lauk etorri behar badute, lauren izen abizenak sartu beharko dituzte).

Haurrekin egin ohi den saio berdina egingo denez, eguraldiaren araberako arropa egokia ekartzeko eskatzen da.

Pandemia neurriak betetze aldera, talde handiak daudean eta distantziak bermatu ezin diren uneetan musukoa erabili behar da.

Egutegia eta ordutegia

Irailak 8:
15:3016:30 17:30

Irailak 9:
15:3016:3017:30

Irailak 10:
15:3016:3017:30

Irailak 18:
10:0011:0012:0013:00

Irailak 19:
10:0011:0012:0013:00