HIZKUNTZAK

Añabitarteko baso-eskola martxan

Aire zabaleko gune pedagogikoa jarri dugu martxan Orereta Ikastolan, gure hezkuntza proiektu osoaren parte izan, eta hura indartzeko, aberasteko eta osatzeko asmoz. Hau da, hezkuntza proiektuaren oinarri eta helburu pedagogiko berberak ditu baso-eskolak. Ez da haren osagarri, haren parte baizik; ohiko eskola-jardunean egiten dena aire zabalean egin ahal izateko (esplorazioa, matematika…). Basoa ikasgela bat bezain Ikastola da.

Natura ikasgelara ekartzetik edota ikasgela naturara zabaltzetik haratago, basoa bera bihurtzen da ikasgela, bere errutina, arau eta edukiekin. Azken horiek -edukiak- kurrikulum ofizialean oinarrituta daude eta baliabide didaktiko garrantzitsuena natura bera da. Horrez gain, haurraren eta naturaren arteko elkarrekintzari esker, ikasleen garapen osoa bultzatzen da. Eta horrek guztiak bat egiten du Ikastolako ikasleen irteera profilarekin.

Basoa hezkuntza proiektuan integratzeak bereizten du Añabitarteko baso-eskola ezagutzen ditugun ohiko beste baso-eskoletatik: haurrak ez dira Ikastolatik eta ikasgelatik “ateratzen” baso-eskolan edo baso-eskolara joateko. Orereta Ikastola da hori egin duen Euskal Herriko lehen ikastetxea.

Kutxa Ekoguneako lantaldearen laguntza eta aholkularitzaz, orain hilabete jarri genuen martxan aire zabaleko gune berria eta, momentuz, HH3tik LH3ra arteko ikasleek erabiltzen dute modu jarrai eta sistematikoan. Oinarria ezarri eta proiektua martxan jarrita, aurrerapausoak ematen joatea eta proiektua garatu zein gorpuztea dira orain gure helburuak.


Gehiago jakin nahi? Entzun Euskadi Irratiko erreportajea.

añabitarte baso eskola