HIZKUNTZAK

Orereta Ikastolaren fotokopia hornitzaileak baditu Orereta Ikastolaren tamainako ikastetxe gehiago bezero gisa, baina Orereta Ikastolaren kopien kontsumoa besteetan baina askoz handiagoa zela aipatu izan dute maiz. Etengabeko digitalizazio prozesuan dago Orereta Ikastola: ikas-materiala, hezkuntza kudeaketa sistema, gurasoekin komunikatzeko kanalak… Kontzientzia ekologikoaren eta ekonomikoaren ikuspegitik, egiten diren fotokopia eta inpresioen inguruan hausnartu eta ondorengo politika definitu eta onartu da Orereta Ikastolan:

1. Ezer fotokopiatu edo inprimitu aurretik, pentsatu paperean behar ote den.

2. Paperean behar izatekotan, zuri-beltzean eta bi aldetara izan dadila, salbuespenak salbuespen.

3. Egun irakasle guztiek ordenagailu propioa eta proiektorea izanik, bilera eta beste foroetan dokumentazio paperean banatzeak ez du zentzurik.

4. Zalantzarik izatekotan inprimagailuak nola aterako duenaz, lehenengo orri batekin frogatu eta, nahi bezala atera bada, beste guztiak atera.

5. Norbera egingo da bere kopien arduradun eta erantzule, eta beraz, norberaren gelarako behar dituen kopiak norberak atera beharko ditu.

6. Printzipioz, langile orok saldo berdina izango du. Oraingoz, 10€koa izango da; beste Ikastola batzuetako ereduari jarraituz. Denborarekin eta erabilerak erakusten duenaren arabera, saldo hori handitu edo txikitu egingo da.

7. Saldo bakoitzaren jarraipena norberaren ardura da. Saldorik gabe geratzean, tiketa bidali behar zaio IKT arduradunari.

8. Gogoan hartu koloretak puntu bakar bat badago ere fotokopia atera nahi diogun dokumentuan, inprimagailuak koloretakoa dela kontsideratuko duela.