HIZKUNTZAK

ORERETA IKASTOLAk antolatzen dituen Udalekuetan zure seme-alabek egiten dituzten hezkuntza-jardueren eta bestelako ekintzen irudiak eta bideoak sortzea ohikoa izaten da. Horiek eskola-aldizkarian, agendan, edo bestelako argitalpenetan agertzen dira, baita Ikastolaren komunikazio eta publizitate liburuxketan, web orrian edo sare sozialetan eta horretara lotutako aplikazioetan (ikasgela birtuala, blog-ak, etab.) ere.

Ikastolak kontu eta arreta berezia ipintzen du irudi eta argazki horien erabileran eta argitalpenean, eta momentu oro horietan agertzen diren pertsonen intimitatea errespetatzen du, datuen babeserako indarrean dagoen araudia errespetatuz. Irudi horiek guztiak helburu legitimo, didaktiko, informatibo eta dibulgazio-helburuekin erabiliko dira. Beti Ikastolaren izaerari lotuta, ezingo dira erabili beste helburu batekin. Horrez gain, ez dira sarrera publikoko iturri izango eta ezingo dira erreproduzitu, transmititu edo errekuperazio-sistema baten bitartez erregistratu, interesdunak direnen adostasunik izan gabe.

Hori guztia kontuan izanik, ORERETA IKASTOLAko Zuzendaritzatik, datuen babeserako indarrean dagoen araudia aplikatuz, gurasoei edo tutore legalei adostasuna eskatzen zaie Udalekuetan egindako ekintzetan beren seme-alabak indibidualki edo taldean agertzen diren irudiak eta bideoak Ikastolaren komunikazio tresna eta euskarrietan argitaratzeko.

Guraso edo tutore gisa adierazten dut:

  1. ORERETA IKASTOLAk nire adostasuna eskatu didala nire seme-alabaren irudi eta/edo ahotsa biltzeko eta erabiltzeko zentroaren goian aipatutako helburuetarako.
  2. ORERETA IKASTOLAren eskutik emandako informazioaren berri badudala eta hori guztiaren onarpena edo onarpen eza libreki eta borondatez emanez, nire adostasuna edo adostasun eza adierazten dudala ORERETA IKASTOLAk hurrengo datu pertsonalen tratamendu-eragiketak egin ditzan: nire seme-alabaren argazkiak, irudiak edota ahotsa dituzten bideoak jaso eta www.oreretaikastola.eus web orrian, sare sozialetan, blogetan edota ikastolak erabiltzen dituen bestelako aplikazioetan publikatu.
    Publikatuak izango diren sare sozialak eta aplikazioak izango dira edo izan daitezke: Facebook; Vimeo; Google; Instagram; Twitter; Spotify; Flickr; Slideshare; Youtube; LinkedIn; Pinterest; Issuu; Tik Tok.
    Honen onarpenak, online euskarri bakoitzaren pribatutasun-politikak onartzea dakar, zeinetara jo beharko den hauek ezagutzeko.
    GARRANTZI HANDIKO OHARRA: Youtube-n eta Facebook-en, Instagram edo Twitter- en antzeko beste sare sozialetan datu pertsonalak publikatzean, IRUDIEN ETA AHOTSAREN NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIA gertatuko da, konkretuki, Google, Inc., Facebook, Inc., eta Twitter, Inc.,-ren kasuan. Jakinarazten dizugu erakunde horiek AEB-tan dutela egoitza, eta herrialde horrek ez duela Europar Batzordearen egokitzapen-erabakirik ez eta datuen babesaren arloan Europako Esparru Ekonomikoan ezartzen direnen pareko bermerik ere. Horrenbestez, egokitzapen-erabakirik ezean, nazioarteko transferentzia DBEOren 49.1.a) atalean xedatutakoaren arabera gauzatuko da.
  3. Adostasuna eman aurretik, ORERETA IKASTOLAk egiten duen nire seme-alabaren irudiaren eta ahotsaren tratamenduaren informazioa irakurri eta ulertu dudala, eta batez ere, nire adostasuna edo adostasun eza edozein momentutan atzera bota dezakedala adierazten dut, ORERETA IKASTOLAri hala dagokion idatzia helaraziz.