HIZKUNTZAK
  • Bazkideak


Balio historikoa duten artxiboak



Ikastolaren helbideak


  • Ikastolak izan dituen helbide eta egoitza sozialak

    Orereta Ikastola Koop.E., hastapenetan Errenderiko Ikastola eta “Agrupación
    Cultural Orereta” deitu izan zenak honako helbidea hauek izan ditu:

    Hastapenetan, 1963-69, Ikastolak hainbat lokal eta eraikin erabili behar izan zituen
    titularrek utzitakoak. Hauek izan ziren erabilitako lokalak:
    1963-64 Orereta kalea, 1. Pio Etxeberriak utzitako lokala.
    1964-65 Magdalena kalea, 18. Elizaren parrokia-etxea.
    1965-66 Magdalena kalea, 18 + Yanci,5. Mujika eta Labayen.
    1966-67 Igantzi, 5.
    1967-68 Igantzi kalea, 5 + Pake-Toki (P.P. Kaputxinoak).
    1968-69 Igantzi kalea, 5 + Pake Toki
    1969an Errenderiko Ikastolak helbide soziala aldatu zuen: Igantzi kalea 5, behea.
    20100 Errenteria. Ordura arte Madalena kaleko 18. zenbakian egon zen, Elizako
    parroki etxean.
    1970. urtean egoitza soziala Juan de Olazabal 23 ra aldatu zen.
    1971. urtean Ikastolak Añabitarte baserriko lursailak erosi zituen. Errenteriako
    erdigunetik kilometro batzuetara, Zamalbide inguruan, oinarrizko hezkuntza
    orokorrari nahiz batxilergoari ekiteko.
    1971 urtean erositako lursail horietan eraiki zen Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko
    eraikina, 14 urte bitarteko ikasleak hartzen dituena. 73/74 ikasturteko azken
    hiruhilekoan, 1974ko apirilean, 300 ikasle baino gehiago hasi ziren klaseak
    jasotzen Añabitarteko eraikin berrian.
    1974-75 ikasturtean, OHOko ikasleek Añabitarte-Zamalbideko instalazioak.
    Eskolaurreko etapak Juan de Olazabal kaleko instalazioetan jarraitu zuen, San
    Agustin Ikastetxeko gela alokatuak gehituz (Agustinak).
    1976an Ikastolak eraikina alokatu zuen Avda. Agustinetako San Agustin Ikastetxea,
    eskolaurreko ikasleek erabiltzeko.
    1978an Anabitarten eraikin berri bat egitea lortu zen batxilergoko ikasleentzat
    (BUP).
    1997. urtean Juan de Olazabalen ikasgelak lekuz aldatu ziren Koldo Mitxelena
    plaza (Esmalteria plaza).
    2006-07 ikasturte hasieran, hezkuntza-gela berriak estreinatu ziren Santa Klara
    kalean kokatutako eraikin berrian.