HIZKUNTZAK

[LH3-DBH4] Urdaburu 2023-24: 11. mendi-irteera

Familiak

2024/04/21 8:00 am

2024/04/21 6:00 pm

Ikastolak Urdaburu mendizale elkartearekin elkarlanean antolatzen dituen mendi-irteeretan 2023-24 ikasturteko hamaikagarrena apirilaren 21ekoa izango da. Aurtengo ikasturteko ekimena Euskal Herrian barnako hainbat tontor igotzea da eta apirilaren 21ekoa izango da ekimen horretako azken irteera, Uzturre gainera (Tolosa) egingo dena Santa Lutzian hasi eta amaituko den ibilbidean. Gurasoak ere joan daitezke txangora.

Euskal Herriko tontorren ekimeneko azken txangoa izango denez, ospatzeko eta aurtengo ikasturteko erronkari amaiera emateko, bazkaria antolatu da Leaburuko ostatuan. Haurren menuak 15€ balio ditu (makarroiak, oilaskoa eta izozkia); helduenak, 25€ (txipiroi-entsalada, frijituak, entrekota eta postrea). Ura eta sagardoa prezioan sartuta daude. Jatetxean bertan ordainduko da otordua. Autobusari dagokion zenbatekoa, berriz, kontu korrontetik kobratuko da.

Txangoan parte hartzeko hiru aukera daude: mendira eta bazkaltzera joatea, mendira bakarrik joatea edo bazkaltzera soilik joatea. Antolaketa kontuengatik, hiru aukeretako edozeinetarako izena eman behar da.

Bazkaltzen ez geratzekotan edo bazkaltzera bakarrik joatekotan, norberak bere kabuz antolatu behar du eguerdiko itzulera/joanekoa. Ikastolak antolatutako autobusa 18:00ak alderako bueltatuko da herrira (bazkaltzera bakarrik joaten direnek erabili ahal izango dute Ikastolako autobusa bueltarako, hala behar edo nahi izanez gero).

Hemen xehetasun gehiago; eta behean, izena emateko inprimakia (mendira eta bazkaltzera, mendira bakarrik edo bazkaltzera soilik joateko bete beharrekoa). Apirilaren 18a da horretarako azken eguna.