HIZKUNTZAK

Kilometroak 2023 – “Kafe-tertulia”

Kilometroak
Añabitarteko Baserrian

2022/03/26 10:00 am

2022/03/26 1:00 pm

Orereta Ikastolaren historian hirugarrenez, 2023. urteko Kilometroak jaiaren antolaketa hurbiltzen ari zaigu. Zer egin nahi dugu Kilometroak jaiarekin? Zer lortu, non finkatu erronkak?… Hamaika galdera ditugu pausatzeko, partekatzeko, erantzuteko. Nahiz eta antolaketaren prozesuaren hasieran egon, Kilometroak antolatzea den bidaia honen lehenengo urratsak ikastolako komunitatearekin batera egin nahi ditugu. Horretarako “Kafe-tertulia” deitu dugun topagune batean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Kafe-tertulia martxoaren 26an, goizeko 10:00etatik 13:00etara Añabitarteko Baserrian egingo dugu.

Ikastolak Zaintza zerbitzua jarriko du bertaratu nahi duen orok aukera izan dezan.

Bertan parte hartu nahi baldin baduzue, izena eman ondorengo inprimakiaren bitartez:

kilometroak