HIZKUNTZAK

Denboraldiko azken irteera Urdabururekin

2022/06/11 8:00 am

2022/06/12 6:30 pm

Urdaburu mendi-elkarteak, denboraldi amaiera bezala, asteburu pasa antolatu du ekainaren 11 eta 12rako. Nervioi urjauzia eta Santiago mendia bisitatuko dituzte, 13 kilometrotako ibilbidea. Ondoren, Espejoko (Arabako) herriko aterpetxean egongo dira.

Irteera honetara ikasleak soilik (ikasturte honetan Urdabururekin mendira joan direnak, behin behintzat) joan daitezke, hau da, gurasoek ezin dute parte hartu.

Irteeraren ezaugarriak:

  • Irteera: ekainak 11, larunbata, 8:00etan, Iztietako geltokian
  • Itzulera: ekainak 12, igandea, 18:30ean, Iztietako geltokian
  • Prezioa: 55 €
  • Prezio horretan sartzen dena: bidaia, egonaldia, larunbateko afaria, igandeko gosaria eta igandeko bazkaria

Irteeran izen emateko Urdaburuk sortu duen ondorengo inprimakian datuak sartu behar dituzu.

Izena emateko epea maiatzaren 27ra arte izango da. Maiatzaren 30 edo 31n, onartuak izan direnei Urdaburuk email bat bidaliko die. Plazak mugatuak izango direnez, ikasleen puntuaketa kontuan hartuko da.