DBH 4. mailako ikasgela bakoitzak antzerki foruma ekimeneko hiru orduko saio bat izango du.
Antzerki sozialaren bitartez antzerkia ikasleen topagune, hizkuntza eta tresna gisa erabiltzen da. Jolasa ez da inoiz gelditzen, ez da emaitzarik nahi, ezta irtenbiderik ere. Garrantzitsuena ikasleek beraien burua egile gisa eta istorioen subjektu gisa ezagutzeko esperientzia bizitzea da. Egoera sozialez hausnartu, bestearen lekuan jarri, entzun, pentsatu, adierazi eta modu aktiboan bizipenak partekatu. Parte-hartzaileek beraien gizarte-ingurunean dauden arazoak identifikatzen dituzte eta horiei lankidetzaren, kohesioaren eta taldeko sorkuntzaren bidez aurre egiteko gaitasuna garatuz joaten dira.