DBH2 eta DBH3ko Komunikazio Tailerreko ikasleek ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazio-saioa izango dute.
Euspot Euskarazko Spot Lehiaketa 2012an jarri zen martxan eta euskarazko ikus-entzunezko sormena sustatzea du helburu: harrobia landu, talentua erakarri eta publizitatea euskaraz sortu. Lehiaketaz beraz gain, Euspotek ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazio-saioak ere eskaintzen ditu Euskal Herriko ikastetxeetan. Formazio-saioen helburuak gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea dira.