Etapa mailakoak
MILA KILO ZORION
Mila kilo zorion
dizugu eskaintzen,
beste urte berri bat
duzulako hasten.
Baietz asmatu zenbat
dituzun betetzen,
zergatik ez ditugu
txaloka kontatzen?
16: Amaia Olaso
Asteko ekintzak: ikus Calendar
- LH: Pedagogia IHMO
- LH: Ama hizkuntzaren nazioarteko eguna
- LH 1: Aitzpitarteko lagunak.
Ikasleen sartu irteerak
Lehengo astean irteerei buruz aritu ginen. Oraingoan berriz, sarrerei buruz aritu beharrean gaude. LH3koak beren korridoreko emergentziazko atetik egin dituzte sarrera irteera guztiak orain arte. Ate hau ere puskatu da.
Emergentziazko ate guztiak emergentzietarako bakarrik erabiliko ditugu hemendik aurrera. Igogailua behar duten kasuetarako baita ere noski. Honek esan nahi du, ikasle guztiek sarbidea bi ate nagusietatik egingo dutela.
Hau nola gauzatzen den tentuz jarraituko dugu. Gatazka sortzen dela ikusiko bagenu hau zuzentzeko neurriak hartu beharko ditugu.
Aizpitarteko lagunak
LH1.mailako ikasleek “Aizpitarteko lagunak” ekimena izango dute datorren otsailaren 20ean. Hori dela eta, beheko futbol zelai handia eta baserria erabiliko dute. Eguraldi txarra eginez gero, beheko eremua ere erabiliko dute. Ekimen honen ordutegia 9:00etatik 11:00etara izango da.
Ingeleseko antzerkia
Ingeleseko antzerkiko ensaioak tarteko, Areto berriaren erabilpena mugatua gelditzen da otsailaren 18tik martxoaren 13ra bitarte.
Asteko kanta
Pantxoa eta Peio (Ikastoletako ereserkia):
https://www.youtube.com/watch?v=8RXwjqEQ-Ko&list=RD8RXwjqEQ-Ko&start_radio=1
Etapa artekoak
2026ko Ohiko Batzar Nagusirako gonbidapena
ORERETA IKASTOLA KOOPERATIBA ELKARTEAren Artezkaritza Kontseiluak jakinarazten du 2026ko Ohiko Batzar Nagusia datorren otsailaren 25ean, asteazkena, egingo dela Linoko egoitzan (Santa Klara kalea, 7).
Batzarraren ordutegia honakoa izango da:
- 17:30ean, lehen deialdian
- 18:00etan, bigarren deialdian
- 18:30ean, hirugarren deialdian
Osasuna Eskola prestakuntza programaren deialdia
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako Osasuna Eskola prestakuntza programaren deialdia jaso dugu.
Prestakuntza hau Lurralde Ordezkaritzak Osakidetzarekin batera antolatzen du, eta aurtengoa zortzigarren aldia izango da. Aurreko urteetan izan duen balorazio oso ona dela eta, eskaintzaren egitura eta edukia mantendu egin dira.
Atxikitako dokumentuan aurkituko duzue deialdiari buruzko informazio guztia. Izena emateko, FORMULARIOA estekan sakatu beharko da.
HIZPRO: otsaileko kalko okerra
Eskura duzue otsaileko kalko okerra Blaitu Klubaren atariko Jantzi euskaraz atalean. Ohi bezala, tutoreen esku geldituko da posterra inprimatzearen ardura.