ETAPA MAILAKOAK
Asteko ekintzak: ikus Calendar
- LH2: Baso eskola
- LH2-4: Alvaroren behaketa
- LH: Piztu itxaropena
- LH1: Ekainberri museora irteera
Asteko kronika BELTZA!!!
- Ostirala: Dena ondo!!!
- Astelehena: Dena ondo!!!
- Asteartea: LH Sarrera handiko eta ezkerreko pasiloko argia fijo jarrita.
- Asteazkena: Dena ondo!!!
- Osteguna: Dena ondo!!!
Aste honetako buletina:
- Eraikina behar bezala itxita uzteaz arduratzea: MAILA APALA
Asteko kanta
Datorren asteartean, otsailaren 4an, Agate Deunaren bezpera ospatuko dugu. Hori dela eta, datorren astean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Oles egitera gatoz!” eta “Santa Ageda” kantuak entzungo ditugu.
IKASTOLA MAILAKOAK
Urtarrilak 22: ongietorri bilera familia etorri berriekin
Orain bi urtetik gaur arte Ikastolara iritsi diren jatorri atzerritarreko familiekin elkar ezagutzeko bilera egin zen atzo, urtarrilaren 22an. Badira bizpahiru ikasturte askari-bilera hau egiten hasi ginela. Jatorri, hizkuntza eta kultura desberdinak dakarzten familia horiei harrera abegikor eta goxoa eskaini nahi izaten diegu; eta bide batez, Ikastola zer den eta zerk ezaugarritzen gaituen azaldu ere bai, gehientsuenetan ikasturtea hasita etortzen baitira familia horiek gurera. Bide batez, zer egiten dugun egoki eta zer dugun hobetzeko ere galdetzen diegu.
Ikusmira etorkizunean jarrita, kulturartekotasuna sustatzeko bideak jorratzea dagokigu Ikastoloi ere, eta familia horiek horretarako aukera aparta eskaintzen digute. Beren izate eta sustraiei eutsiz gurea ezagutu, ikasi eta beren egiteko gogoa erakutsi zuten atzoko bileran. Beren seme-alaben integrazioa eta Euskal Herritar bilakatzeko gogoa azaldu zuten bidean izan dituzten zailtasun eta oztopo guztien gainetik.
Familia batek eskainitako Aljeriako te goxo, fruitu lehor eta galletekin aritu ginen berriketan. Giro atseginean, ezin hobeto!
BESTELAKOAK
Matrikulazioa 2025-26: herriko hezkuntza zinegotziaren agerraldia administraziopeko hiru ikastetxeekin
Urtero legez, herriko hezkuntza zinegotziak agerraldia egin du administraziopeko hiru ikastetxeetako zuzendariekin. Urtarrilaren 17an izan zen, hemen irakur dezakezue albistea. Aldiro adierazten dugu Ikastolak ere eskertuko lukeela babes hori, baina ezezko erantzuna jasotzen dugu.
Seaska Ikastolak: aldaketa lehendakaritzan
Peio Jorajuriak, 2019tik 2024ra arte Seaskako lehendakaria izan denak, kargua utzi berri du eta hiruren artean helduko diote orain erronkari. Erik Etxart izango da Ipar Euskal Herriko Ikastolen bozeramailea, eta alboan izango ditu Sophie Layus eta Antton Etxeberri. Irakurri albistea osorik.