HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (24.12.19)


ETAPA MAILAKOAK


 

MILA KILO ZORION!

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

Abenduak 29: Ainhoa Otegi

Urtarrilak 6: Xabier Jauregi

Urtarrilak 8: Jone Briñas

Asteko ekintzak (oporren ostekoak): Ikus Calendar

  • LH: Lantaldeak
  • LH: Klaustroa
  • LH2-LH3: Tinko

Heltzen

Ebaluazio bilerak bukatuta, gogoratu ebaluazio bileretako aktak sinatu, eskaneatu eta Inikara igo behar direla.

Bestalde, NJPak osatu, eguneratu eta 1. ebaluazioaren balorazioa jaso behar da bertan.

Tinko

Hasiera batean otsailean izango bazen ere, LH2 eta LH3koak Tinkoren eskutik pelikula ikustera urtarrilaren 9an joango dira.

Zubiak eraikiz

Aste honetan Ipar Euskal Herriko lagunen elkar trukeak jaso behar genituen. Zuetako batzuk jaso dituzue dagoeneko, beste batzuk berriz ez duzue ezer jaso. Batzuetan guk nahi baino motelago izaten dira trukaketa hauek, hortaz, pazientzia eskatzen dizuegu. Falta diren horien berri emango dugu eta urtarrilean zehar hauek gurera iristsi daitezen ahaleginduko gara.

OPOR GOXO ETA ZORAGARRIAK IZAN DITZAZUELA!

URTE BERRI ON, DENEI!


IKASTOLA MAILAKOAK


Berrikuntza taldea: lehen hiruhilekoan egindakoaren deskargua

Ikasturtearen lehen herena eginda, Berrikuntza taldeko kideek irailetik orain arteraino egindakoak bildu dituzte txosten batean. Langile atarian duzue aipatu txostena, gainaldean ezkerraldean dagoen ikono-zerrendako “organoetako/lantaldeetako aktak” botoian. Eskertuko genizueke, ahal duzuenean, begirada bat emango bazeniote.

Hemendik aurrera Berrikuntza taldearen txostenak hor egongo dira (asteko oharren bitartez jakinaraziz txosten berririk bada; beste organoekin egin ohi den gisan), noiznahi eta nonahi eskura izateko.

Artezkaritza Kontseilua: abenduko bileraren deskargua

Atzo, abenduaren 18an, egin zen Artezkaritza Kontseiluaren hil honetako bilera.

Bileran landu ziren hainbat gairen jakitun zarete jada eta beste batzuen berri, berriz, aurrerago emango dizuegu, foro propioa izaten dutelako (kontuen berri, adibidez, Urteko Ohiko Batzar Nagusia aurreko klaustroetan ematen da eta aurten ere hala egingo da) edo oraindik behar adinako zehaztasunik ez dutelako. Beraz, ez da deskargurik zintzilikatuko langile atarian.

Lino Berria: inaugurazioa, urtarrilaren 24an

Lino Berria urtarrilaren 24an (ostirala), Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean, inauguratuko dugu. Oporretatik bueltan emango dizkizuegu xehetasun gehiago eta egingo dizuegu itxurazko gonbidapena, baina gorde hitzordua agendan :). 2025-26 matrikulazio-kanpainako ate irekien egunak (HHko familiei zuzendutakoak izaten diren horiek) ere aste horretan egingo ditugu (urtarrilaren 21ean eta 23an), elkar elika dezaketela iritzita.

Pasa den astean esan bezala, urtarrilaren 7an 2. hiruhilekoari Lino Berrian ekin ahal izateko, ordurako Lino Berria prest-prest izateko, baliteke Eguberriko oporretan ere auzolanerako hitzorduak jartzea. Eskertuko genuke balizko deialdiei adi egotea eta, ahal izatera, laguntzera etortzea. Mila esker, aldez aurretik!

Mari Domingiren Errepublika Magikoa 2024: balorazioa

Asteburu honetan amaituko dira Mari Domingiren Errepublika Magikora bisitan etortzeko egunak. Abenduaren 6tik 22ra bitartean, 1000 pertsona sarreradun (bi urtetik beherakoak debalde sartzen baitira) etorriko dira Mari Domingirenera.

Aurten, sarrera kopurua murriztu egin dugu, batetik, denak ez zirelako saldu aurreko bi edizioetan eta bestetik, horrek Eguberrietatik hain gertu ez dauden egunetako bisitak betetzen ere lagun ziezagukelakoan.

Goizetako txandak kendu (arratsalde/ilunabarrekoek xarma gehiago dutela uste baitugu), egun kopurua pixka bat murriztu, eta txanda bakoitzeko bisitari-kopurua pixka bat handitu dugu aurten. Guztira, esan bezala, 1000 sarrera jarri genituen salgai eta guztiak agortu ziren azaroaren erdirako. Geroztik etorri diren eskaerei ezezkoa eman behar izan diegu. Horiek zenbat diren kontatu eta datozen edizioetarako, hala egitea komeni dela ondorioztatuz gero, sarrera-kopurua doitu beharko da.

Datozen asteetan ekimenaren balorazioa egin eta hurrengo edizioetarako proiektua doitzen jarraituko dugu.


ETAPA ARTEKOAK


Batx | Abenduak 23: Eguberriko Topaketa 2024

Aurten, abenduaren 23an, arratsaldeko 18:00etan egingo da Oiartzoko Eguberriko topaketa Orereta-Errenteriako Niessen Kulturgunean. Oiartzoren urteko hitzordu nagusi eta berezienetakoa da, aurreko ikasturtean batxilergoa bukatu duten ikasleak agurtu eta omentzen diren ekitaldia.

 



EGUBERRI ETA URTE BERRI ON!

Eskerrik asko egindako ahalegin eta lan guztiagatik. Gozatu egun hauez eta, ahal baduzue, deskantsatu ere egin. Bueltan jarraituko dugu denon artean Ikastola egiten, aurrera egiten.