HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (24.04.19)


ETAPA MAILAKOAK


1.- MILA KILO ZORION

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

25 Josu Iribarren

27 Maddalen Iriondo

Asteko ekintzak: ikus Calendar

  • LH2: Zubietara irteera
  • LH2: Proiektua herrian aitona-amonei
  • LH: Liburuaren Nazioarteko Eguna
  • LH3: Alvaroren behaketa

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, irakurzaletasun sortaldetik proposamen hau luzatu digute egunean bertan egiteko.

Zubiak Eraikiz

Azken aldian ikasturte amaierarako egun-pasa pentsatzen eta antolatzen hasteko garaia zela adierazi genuen. Ikastola Eguneko batzordetik, Ikastola Egunera (ekainak 1) hauei gonbita luzatzearen proposamena egin digute eta guk ere egoki ikusi dugu. Beraz, Iparraldeko lagunekin harreman hori egiten dugunean, Ikastola Egunaren berri emango diegu.

Asteko kanta

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, datorren astean kanta hau entzungo dugu:


IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak

DATU PERTSONALEN TRATAERA ETA BABESARI BURUZKO FORMAZIO-SAIOKO MATERIALA

Pasa den apirilaren 11n egin genuen datu pertsonalen trataera eta babesari buruzko formazio-saioko materiala eskura duzue langile atarian, prestakuntza eta jardunaldien atalean. Bide batez, jakizue langile ataritik bertatik sarbide zuzena duzuela hainbat eta hainbat formazio-saiotako material-bildumara.

EHI-REN PIZTU JAKINMINA TOPAKETAK APIRILAREN 23AN ETA 24AN

Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen Piztu Jakinmina topaketen hurrengo hitzordua datorren astean izango da: apirilaren 23an (12-16 urte) eta 24an (0-12 urte), Gasteizen (Europa Biltzar Jauregiko Florida aretoan).

Orereta Ikastolako DBHko gizarte-mintegiko bi lankide bertan hizlari jardungo dira Esadazu proiektua aurkezten.

Norbaitek, formazio ikuspegitik, Piztu Jakinmina topaketetara joateko interesik izango balu, jar dadila harremanetan etapako zuzendaritza-taldearekin edo hala dagokion arduradunarekin. Langile atarian, prestakuntza eta jardunaldien atalean, topatuko duzue Piztu Jakinmina topaketen bi egunetako egitaraua.


ETAPA ARTEKOAK


[LH6] Aste Santua aurreko Mindara elkartearen aldeko azoka solidarioan 1595€ lortu zituzten

Diziplina arteko proiektuan, LH 6. mailako ikasleek Mindara elkartearen aldeko merkatu solidarioa antolatu zuten Agirre Lehendakariaren eta Niessengo plazetan martxoaren 18an. 1595€ lortu zituzten.

Oporretatik bueltan eman diete Mindara Elkarteko kideei bildutako dirua. Oarsoaldean martxan dituen Egokide eta Gizakide proiektuetarako erabiliko ditu elkarteak jasotako sosak.

Eskerrik asko LH 6. mailako irakasle eta ikasle denei egindako lanagatik!

[DBH] Mara Albistur ikasleak irabazi du Gipuzkoako Bertso Eskolartekoa idatzizkoan

DBH 3. mailako Mara Albistur Gurrutxagak irabazi du Gipuzkoako eskolarteko bertso idatzien lehen saria, apaltasunari idatzitako bertso-sortarekin. Langile atariko azpimarretan dituzue entzungai. Bejondeizula, Mara!


BESTELAKOAK


Baserria-bazkideak: kudeaketa-lantaldea berritzeko boluntario-eskaera

Jakingo duzuenez, Orereta Ikastolako bazkideek, besteak beste, Añabitarte baserrian dagoen elkarte gastronomikoa erabiltzeko aukera dute. Borondatez lanean aritzen den bazkide-talde bat arduratzen da haren kudeaketaz.

Lantaldean dauden gehienak 2019ko uztailaz geroztik ari dira lan boluntario hori egiten eta, bost urteren ostean, taldea berritzeko beharra heldu da. Horiek horrela, Ikastolako bazkide denei Baserriko kudeaketa lantaldera batzeko gonbita egin nahi diete, lanak banatu eta guztien laguntzari esker Añabitartez gozatzen jarraitzeko aukera izan dezagun.

Baserriko kudeaketa-lantaldera batzeko prest baldin bazaude, bidali mezua baserria@oreretaikastola.eus helbide elektronikora eta jarriko dira zurekin harremanetan.

Amaia Oleaga Agesta ikasle ohiak Arcadi Olivares saria irabazi du ekonomia irakasteko proposamen pedagogiko aski bereziagatik

Amaia Oleaga Agesta ikasle ohiak Arcadi Olivares saria irabazi du ekonomia irakasteko proposamen pedagogiko aski bereziagatik: Odei Barroso rap-musikari lapurtarraren ‘Ze preziotan’ abestia baliatu du bere ikasleei ekonomia kontzeptuak azaltzeko. Irakasleei bereziki zaila egiten zaien erronkari, ikasleen interesa bereganatzeari, soluzioa ematen eta gazteak egunerokotasunean zuzeneko inpaktua duten ekonomia kontzeptuetara gerturatzen saiatu da, ekonomia aspergarria den ideiarekin apurtzeko ahalegina eginez. Bejondeizula, Amaia!! Hala nahi izanez gero, langile atariko azpimarretan duzue irakurgai saria irabazi ostean Amaiari egindako elkarrizketa bat.

Madalenak 2024: kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik

Udaleko kultura sailak XXXVIII. Madalenak Kartel Lehiaketa jarri du martxan, 2024 jaietako irudia izango dena aukeratzeko. Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da maiatzaren 8ra arte. Epaia maiatzaren 29n jakinaraziko dute jendaurrean. Hemen dituzue xehetasunak eta lanak aurkezteko aukera.