HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (24.02.09)


ETAPA MAILAKOAK


MILA KILO ZORION.

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

12: Alaitz Lete

13: Oihana Latasa

16: Amaia Olaso

Asteko ekintzak: ikus Calendar

  • LH: Chamaleon theatre
  • LH5: Orain prebentzioa

Practicum

Amaiur Arizabalo Hidalgok, Maialen Gurrutxagarekin PT praktikaldia egiten ari denak, datorren astean amaituko du practicuma. Eskerrik asko zure laguntza eta prestutasunagatik, Amaiur!

Hezkuntza batzordea

Datorren asteazkenean, otsailak 14, Hezkuntza Batzordea bilduko da. Bertan jorratuko diren gaiak ondokoak dira:

  • Hizkuntza proiektua: 2023-2024 ikasturteko plana ezagutzea eta hurrengo pausoak partekatzea
  • Ikastolan telefono mugikor eta erloju adimentsuen erabilera arautzeko jarraibideak
  • LHko proiektua: zirkulazio autonomoa eta taldekatze malguak
  • Bestelakoak:
    • Udal Eskola kontseilua
    • Galdera erantzunak

Jarraipen batzordea

Aste honetan etapako zuzendaria eta etapako guraso ordezkaria elkartu eta gai desberdinak partekatu dituzte. Aurreraxeago, web orrian zintzilikatuta aurkituko duzue bertan hitz egindakoaren akta.

Asteko kanta

Inauteriak amaitu direnez, datorren astean zehar “Sardinaren ehorzketa” entzungo dugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


Solasean

2022-2023 ikasturtean hasitako ibilbideari jarraituz, ikasturte honetan, langileen garapen prozesuan beste aurrerapauso bat eman nahi dugu. Horretarako, aste honetan zehar Solasean-en gaineko ibilbidea aurkeztu, azalpenak eman, sentsibilizatu eta zalantzak argitzeko saioak izan ditugu etapa/sail ezberdinetan. Gainera, saio horietan Jone (OPE Consultores-eko aholkularia) gurekin izan dugu. Prozesu osoaren berrikusketan ere lagundu digute OPE Consultores-eko aholkulariek. Horrez gain, Solasean elkarrizketetan gidari izango diren lankideek prestakuntza saioa ere izan dute.

Beraz, Solasean aurkeztu eta norberaren hausnarketarako eredua ezagututa, hemendik aurrerakoak ondorengoak dira: norberaren hausnarketa egitea eta Solasean elkarrizketa egiteko hitzordua hartzea.

Langile atarian, gainaldeko azpimarretan, Solasean-en atala duzue. Bertan:

  • Norberaren hausnarketa betetzeko esteka topatuko duzue. Langile guztiok hilabeteko epea dugu (martxoaren 8ra arte) hausnarketa egin eta hala dagokion gidariari bidaltzeko.
  • Solasean elkarrizketak egiteko hitzordua hartzeko botoia topatuko duzue. Horretarako, apirilaren 12ra arteko epea dago.

Gogoratu, Solasean elkarrizketarako hitzordua hartu aurretik, norberaren hausnarketa egin behar dela; eta gutxienez hiru egun lehenago hala dagokion gidariari bidali behar zaiola. Epe hori gutxi gorabeherakoa da, baliteke gidariak egun gehiagoko tartea eskatzea. Bestalde, jakizue, gidariek elkarrizketak modu orekatuan egin ditzaten, jasotako eskaeren arabera beteko direla gidari bakoitzaren hitzorduak eta, beraz, hortik aurrerako eskatzaileek beste gidari bat aukeratu beharko dutela.


BESTELAKOAK


Hainbat artikulu interesgarri

Nola (ez) hitz egin atzerritar jatorriko umeez? (Amelia Barquinen iritzi artikulua Berria egunkarian)