HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.11.17)

 


ETAPA MAILAKOAK


 MILA KILO ZORION

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

          22: Maria Eugenia Otermin.

Asteko ekintzak: Ikus Calendar

  • LH3: Astitz aterpetxean egonaldia
  • HAZTEN: Eko ordezkarien bilera
  • LH: Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren lanketa

Calendarreko erabilera: Gomendioak

Jakin badakigu hainbeste esteka partekatu ondoren zaila izaten zaigula Calendarren estekak topatzea. Hori dela eta, hemen duzue bideo laguntza estekak azkarrago topatzen laguntzeko.

Jarraipen batzordea

Aste honetan, LHko jarraipen batzordea egon da eta akta web orrian daukazue.

Sortaldeen koordinazioa

Aste honetan zehar, sortalde desberdinetako ordezkariek hainbat bilera konbokatu dituzte. Ikasleei bilera horien deboluzioa gelan egitea eskatzen diegu. Aste berean batzorde desberdinetako deboluzioa egiteak eguneroko martxa zailtzen duela badakigu. Hori dela eta, lanketa horiek aste desberdinetan egiten saiatu beharko dugu. Koordinazio hori Calendarren bitartez bideratuko dugu.

Asteko kanta

Azaroaren 25ean Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatuko denez, datorren astean Eraso sexistarik ez eta Konplize ditut abestiak entzungo ditugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


Hezkuntza Batzordea: azaroko bileraren deskargua

Azaroaren 8an izan genuen Hezkuntza Batzordearen ikasturte honetako lehen bilera. Langile atarian duzue laburpena. Pasa den ikasturtearen amaieran esan bezala, gainaldean ezkerraldean dauden ikono-zerrendara “organoetako aktak” botoia gehitu zen hala nahi denean organoetako bileren deskargu guztiak eskura izateko.

Errrigora: udazkeneko kanpainako saskiak hemen dira!

Datorren astelehenean (azaroak 20) iritsiko dira kutxak Ikastolara. Eskaera egin eta Ikastolan jaso nahi duzuela esan duzuenek asteazkenetik aurrera jaso ahal izango dituzue hala dagokizuen ikas-etapan/sailean.

Eguberri bezperako kalejira: musikarien taldean parte hartzeko gonbita

Ohiturari jarraiki, aurten ere aterako gara herriko kaleetara gabon-kantak abestera Eguberri bezperan. Musikariak (trikitilariak eta txarangilla) izaten ditugu lagun egun horretan eta talde-eragiletik Ikastolako komunitate guztiari (ikasle, ikasle ohi, familia, aitona-amona, langile…) egin nahi diote bertan parte hartzeko gonbita.

Horiek horrela, zuek edota zuen inguruko norbaitek musika-tresna bat jotzen baduzue eta trikitilarien taldean edo txarangillan parte hartu nahi izango bazenute, bete, mesedez, langile atarian topatuko duzuen inprimakia. Azaroaren 27a da horretarako azken eguna.

Joko diren kantuak Agur Zuberoa, Atiarno, Errenteriako diana, Euskaldunak gara, Ikusi Mendizaleak eta Segurako alborada izango dira. Kantu horiek instrumentu ezberdinentzako partiturak dituzte. Izena ematen dutenei hala dagokien partitura helaraziko zaie (inprimakian adierazten duten instrumentuaren partitura, hain justu).

Negulekuak 2023: izena emateko epea zabalik abenduaren 3ra arte

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, azken urteetan Negulekuak ere antolatzen ditu Ikastolak. HH3-LH3 arteko haurrentzako izaten dira (izan Ikastolako ikasleak edo ez) eta abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egingo dira aurten.

Negulekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Langile atarian duzue informazio xeheagoa.


ETAPA ARTEKOAK


HH-LH-DBH | Blaitu Kluba antenan da!

Euskararen erabileraren gaineko kezkatik abiatuta, ikasturte honetan ahalegin berezia egin nahi dugu helburu horri ekiteko. Horretarako, Blaitu Kluba jaio da eta antenan da jada! Langile atarian duzue klubari buruzko informazio xeheagoa (albisteen atalean) eta lehen bideoak ikusteko aukera (gainaldeko nabarmenduetan). Blaitu mingainak eta busti euskaraz!