HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.11.03)

 


ETAPA MAILAKOAK


MILA KILO ZORION

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

Azaroak 12: Iñaki Zapirain

 

Datorren asteko ekintzak: Ikus Calendar

  • Udal Eskola Kontseilua -GAZTEAK
  • LH2: Ostiralean Barandiaran museora irteera.

Practicuma 

Aitor Etxeberria: Azaroaren 8tik maiatzaren 10era egongo da gurekin, bere tutorea Mª Eugenia izango da.

Sortaldeen karpeta

Hasiera batean, sortaldeetan antolatzen ditugun ekintza osagarrien erregistroko karpetan aldaketa bat egon dela eta, hemendik aurrera karpeta HONETAN bilduko dugu sortutako guztia (Prozesuak). Elkartasun sortaldearena izan ezik (Proiektuak), lehen aldia baita proiektu hau aurrera eramango dela.

Asteko kanta

Azaroaren 4an Oldarraldiaren aurrean egingo den manifestazioa dela eta, datorren astean Gozategiren “Chiquitaco can tac” entzungo dugu.

https://www.youtube.com/watch?v=6tNY0yGJ5aQ


IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atarian (prestakuntzen eta jardunaldien atalean) Hik Hasik azaroaren 24an eta 25ean Bilbon eta Donostian antolatu dituen “Hezitzailearen begirada” jardunaldien berri topatuko duzue; gehitu berri dugu.

Kilometroak 23: eskertza aperitifa

Kilometroak Urtea joan zaigu, eta hamaika dira komunitate gisa egin ditugun lanak: izan gara dinamizatzaile, segurtasun arduradun, zozketa txartelen saltzaile, tabernari, sukaldari, saltzaile, haur zaintzaile, garbitzaile, kazetari… Izan gara horiek guztiak, izan gara boluntario. Eta, orain, guztiari amaiera emateko, ospatzea eta gozatzea dagokigu; merezi dugu eta. Horregatik, datorren azaroaren 19an egingo dugun eskertza aperitifera gonbidatzen zaituztegu. Añabitarten elkartu eta elkarrekin egingo dugu topa, festa giroan: photocall-a, pintxoak, musika, eta hamaika anekdota elkarri kontatzeko tartetxoa.

12:00etatik 14:00etara arteko hitzordua izango da eta autobus-zerbitzua egongo da herritik Añabitartera igo eta handik herrira jaisteko. Errioxa biribilgunetik aterako dira autobusak Añabitartera, eta leku berera jaitsiko dira festa bukatzean. 11:00etatik 12:00etara egongo da Añabitartera igotzeko aukera; herrira jaistekoa, berriz, 14:00etatik 15:00etara. Horiexek izango dira autobus-zerbitzuaren ordutegiak.

Eskertza aperitifa ahalik eta aurreikuspen handienarekin antolatu ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea. Langile atarian duzue horretarako aukera. Azaroaren 10a da izena emateko azken eguna.

Gau Beltza: eskerrik asko!

Gau Beltza pasa berritan, gure eskerrik beroena eman nahi dizuegu astearteko festa posible egin zenuten denei; modu batera edo bestera jaian parte hartuz, zuen hondar aletxoa jarri zenuten guztiei. Gustu izanez gero, langile atarian duzue bideo eta argazki galeria ederra.


BESTELAKOAK


EAEko Hezkuntza Lege berria: hainbat lotura interesgarri

Oharra: EAEko Hezkuntza Lege berriaren azken faseko mugimenduen testuinguruan egin da beheko bilduma.