HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.10.13)

 


ETAPA MAILAKOAK


MILA KILO ZORION!

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

Urriak 15 Oñatz Gonzalez

Urriak 17 Unai Aznar

Klaustroa

Datorren ostegunean, urriaren 19an, klaustroa izango dugu 13:35ean. Hemen duzue gai ordena:

  • Jarduera osagarriak eta egonaldiak: Inklusioa. Berrikuntza + orientazioa.
  • Irizpideak
  • JPP-ak. Orientazioa
  • Harreman funtzionalak: LHko zuzendaritza taldea.
  • Harreman funtzionalak
  • Bajak/altak
  • Inika: eskaera/zereginak/esleipena
  • Komunikazioa
  • Autobusak

Gau Beltza

Hilaren amaieran, urriaren 31n, Gau Beltza ospatuko dugu. Hori dela eta, ikasleekin lantzeko proposamena duzue hemen.

Horrez gain, Hazteneko ikasleek DBHko ikasleen ipuin beldurgarriak entzuteko aukera izango dute urriaren 25ean baserrian eta aldiz, Heltzeneko ikasleek, AEK-ko ikasleen ipuinak entzungo dituzte urriaren 26an.

*Xehetasun gehiago Calendarren

Urtero bezala, urriaren 31n ikasleek desfilean ateratzeko aukera izango dute, maila bakoitzak ardura bat izanik.

  • 2., 3., eta 4. mailako ikasleek dantza egingo dute.
  • 5. mailakoek kriseiluak eramango dituzte.
  • 6. mailakoak musikariak izango dira.

Ikasleei gonbita luzatuko diegu eta atera nahi duenaren izena tutoreak dokumentu honetan idaztea eskertuko dugu.

Horrez gain, hainbat ardura egongo dira egunean bertan, beraz, hemen duzue izena emateko aukera.

Guraso batzordea

Datorren astelehenean, gure etapako guraso ordezkariek guraso batzordeko lehen bilera izango dute. Bertara, “Familia Laguna” programako kideak gerturatuko dira programari buruzko xehetasunak ematera.

Euskaraz bizitik

Datorren ostegunean, 8:30ean, Euskaraz Bizitik urte osoko proposamenaren berri eman nahi digute; areto nagusian elkartuko gara.

Pantaila Laguna

Datorren astean zehar, 6. mailako ikasleak Lekuonara jaitsiko dira “Pantaila Laguna” programan parte hartzera.

*Xehetasun gehiago Calendarren

Inika

Gogoratu karpeta honetan dituzuela Inika erabiltzeko bideo laguntza guztiak.

Asteko kanta

1933ko urriak 14an Bilbon jaio zen Gabriel Aresti. Orain 90 urte.


IKASTOLA MAILAKOAK


Artezkaritza Kontseilua: urriko bileraren deskargua

Asteazkean, urriaren 11n, izan genuen Artezkaritza Kontseiluaren ikasturte honetako lehen bilera. Langile atarian duzue laburpena. Pasa den ikasturtearen amaieran esan bezala, gainaldean ezkerraldean dauden ikono-zerrendara “organoetako aktak” botoia gehitu dugu hala nahi denean organoetako bileren deskargu guztiak eskura izateko.

(Oharra: irailaren azken asteazkenean egitekoa zen bilera urriaren 11ra atzeratu da Kilometroak Eguna 23 gain-gainean zelako irailean)

Hurrengo ekimenez: Ikasturteari ongietorri festa, Gau Beltza eta Mari Domingiren Errepublika Magikoa

2019an lehenengoz eta iaz bigarrenez (2020an eta 2021ean COVID19ak eragindako izurriteak ez baitzigun horretarako aukerarik eman), langile eta hainbat batzordetako familien artean antolatuta, ikasturteari ongietorria emateko arratsalde-pasa bateko festa egin izan dugu Añabitarten. Izan ere, ikasturtea agurtzen dugu Ikastola Egunarekin eta polita iruditzen zaigu hasieran ere festatxo bat egitea kurtsoari ongietorria egiteko.

Aurten ez dugu ongietorri festarik egin, Kilometroak Urtea eta Eguna pasa berriak baititugu eta, hein batean, Kilometroak Eguna ikasturteari ongietorria egiteko modua ere izan dela uste dugulako.

Hori bai, gogoratu laster Gau Beltza izango dugula (urriak 31) eta Mari Domingiren Errepublika Magikoa ere helduko dela bigarrenez Añabitartera (abenduan). Aurki helaraziko dizkizuegu bi ekimen horien gaineko xehetasunak.


ETAPA ARTEKOAK


LH | KiVa Eguna, pasa den urriaren 6an

KiVa Eguna ospatu zuten LHko maila guztietan pasa den urriaren 6an. KiVa programaren, KiVa Ikastola garenaren eta Ikastolako KiVa taldearen gainean aritzeaz gain, ikasmaila bakoitzak sormenerako tartea ere izan zuen: 1. mailakoek marrazkiak egin eta koadernoan itsatsi zituzten; bigarrenekoek giro onaren lorea egin zuten; hirugarrenekoek, mezu positiboak zituzten eskuak; eta Heltzenekoek (LH4-LH6), berriz, giltzatakoak eta paper zuriaren gaineko mezu positiboak.

Jazarpenaren aurkako mezuetan indarra jarri izan da orain arte. Azken aldian, kutsu positiboagoa eman nahi zaio gaiari ikastola leku segurua, elkarbizitzarako leku egokia… dela azpimarratuz.

Eskerrik asko KiVa taldeari KiVa Egunagatik eta urtean zeharreko lanagatik!


BESTELAKOAK


Hainbat artikulu interesgarri