HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.09.15)


ETAPA MAILAKOAK


Heltzen: Kirol hastapenak

Heltzen-eko ikasleek, irailaren 18an, kirol hastapeneko saioak hasiko dituzte.

Calendarren xehetasun gehiago dituzue.

Bidaide/euskara errefortzuko saioak

Gogoratu, Bidaide eta euskara errefortzuko ikasleen zerrenda osatuta egon behar dela irailaren 20a baino lehen.

Calendarren xehetasun gehiago dituzue (ordutegia, zerrenda, materiala…)

Goiz eta arratsaldeko ordutegiak

Irailaren 25erako, goiz eta arratsaldeko ordutegiek Inikan sartuta egon behar dute.

Calendarren xehetasun gehiago (tutoriala)

Zaintzak

Irailaren 25etik aurrera, zaintzak langile ataritik eta Inikatik eskatzen hasiko gara. Bideo honetan, Inikatik zaintzak nola eskatu azalduko zaizue. Hala ere, datorren astean zehar, ziklo bileran ere, azalduko zaizue nola egiten den.

Guraso ordezkariak

Guraso bilera orokorretan, guraso ordezkaria(k) zein den argitu ondoren, tutore bakoitzak taula honetan idatzi beharko du bere izen-abizena.

Ikasle berriak

Ikasle berri asko etorri diren honetan, datorren ostiralean, hilak 22, 13:00etan, LH3A gelan bilera bat egingo dugu beraien ikasturte hasiera zer moduzkoa izan den ikusteko. Ikasle berriak jaso dituzuen tutore guztiek bertaratu beharko duzue.

Karpeta honetan, materiala eskuragarri duzue.

Calendarren xehetasun gehiago

Ikasleen datuak

Guraso bileretan, ikasleen datuak eguneratzeko eskatuko diegu gurasoei. Alergia, gaixotasunak… berezitasunak atalean eguneratu beharko dituzte. gaixotasunak…

Sortaldeak eta ardurak

Aldez aurretik, eskerrik asko sortaldeetan eta arduretan izena emateagatik, denon artean askoz errazagoa izango da!

Nahiz eta gehienek izena eman duzuen, oraindik hutsuneak ditugu.

Sortaldeen kasuan, ikuskizun batzordean zaudetenei bi ekimenetan izena ematea eskatu nahi dizuegu, ekimen guzti hauen antolaketa eta prestaketaz arduratzeko ez baikaude nahikoa irakasle.

Hutsegiteak

Gogoratu ikasleen hutsegiteak Inikan erregistratu behar ditugula ostiralero. Horregatik, garrantzitsua izango da irakasleek tutoreari jakinaraztea, tutoreek soilik erregistratu ditzaketelako hauek Inikan.

Telefono deiak

Baten batzuk telefono deiak egin ahal izateko irakasle gelak baino leku isilago eta pribatuago bat eskatu izan duzue. Momentuan Maialen Pescadorren gela erabil liteke horrelako deiak egin behar ditugunerako. Maialenekin hitz egina dago eta bera han izanik ere deiak egiteko arazorik ez dago.

Ikasle ohien bazkarirako muntaia

Datorren ostiralean, irailaren 22an, goizean zehar oholtza muntatzen ibiliko dira; hori dela eta, ikasleekin erne ibili beharko dugu jolasgaraian eta muntaian zehar.

Asteko kanta

Urriaren 1ean Kilometroak Eguna ospatuko dugunez, aste hauetan zehar, Janus Lesterren “Erriola” kanta entzungo dugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


ZOZKETA: ZINEMALDIRAKO BI SARRERA

Ikastola Berrialaguna denez, eta horrek ematen dituen aukerei esker, datorren astean hasiko den Zinemaldirako sarrera bikoitz bat tokatu zaigu zozketa batean. K1 aretoan proiektatzen diren Sail Ofizialeko saioetarako (galak izan ezik) da sarrera; filma eta emanaldia aukeran, libre dauden eserlekuen arabera.

Sarrera bikoitza zozkatu egingo dugu langile atariko hala dagokion inprimakia betetzen dutenen artean. Irailaren 20a da formularioa betetzeko azken eguna.

KILOMETROAK 23

Kilometroak Eguna (urriak 1): zatoz laguntzera!

Urriaren 1ean izango da 2023an hilabetez hilabete ondu eta gauzatu dugun Kilometroak Urtea biribilduko duen jai handia: Kilometroak Eguna. Eta boluntarioak behar ditugu hitzordua bikaina izan dadin. Behar zaitugu, behar zaituztegu; esku guztiak izango dira ongi etorriak.

Langile atarian duzue izena emateko aukera; egizue! Gunez gune daude zeregin guztiak xehatuta, baita zenbat boluntario behar den lan bakoitzerako ere. Zatoz elkarlanean aritzera eta gozatzera! Elkarrekin eta elkarrentzako! Eskerrik asko, aldez aurretik!

* Oharra: aurretik, kanpaina hau martxan jarri aurretik, izena emanda baduzu, ez duzu formularioa bete behar, zure izena jada sartuta dago plangintzan. Antolakuntzako norbait jarriko da zurekin harremanetan xehetasunen berri emateko.

Kalean da Kilometroak Eguneko egitaraua!

Argitaratu berri da Kilometroak 23 aldizkariaren 2. alea, 36. orrialdeko gehigarria. Langile atarian duzue irakurgai.

Kilometroak Urteak emandakoaren errepasoa topatuko duzue aldizkarian, baita elkarrizketak eta artikuluak ere, besteak beste, denda ibiltariaz eta ikasleek Kilometroak jaiari buruz duten uste eta nahiaz.

Eta nola ez, Kilometroak Eguneko egitaraua, guneen azalpena eta urriaren 1erako antolatutako ekimen guztien xehetasunak ere aldizkarian topatuko dituzue. Karga-karga eginda dator. On egin!

Atlantikaldia: “Erriotik herri” erakusketa eta “Errioartea” tailerra

Igandera bitartean, herria zipriztinduko duen Atlantikaldia jaialdian Kilometroak 23k eta “Erriola”k tartea izango dute, Ikastolak antolatutako bi ekintzaren bitartez. “Erriotik herri” arte erakusketan eta “Errioartea” tailerrean, Kilometroak 23ren “Erriola” leloak iradokitako artelanak ikusteko eta sortzeko aukera izango da. Erakusketako artelanak iaz LH 6. mailan zeuden ikasleek egin zituzten. Xehetasun gehiago, langile atarian (albisteen atalean).

Atlantikaldian egongo gara, eta egin zaiguzu bisita!

Irailak 21 eta urriak 5: euskahalduntze tailerrak, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearekin elkarlanean

Kilometroak 23ren testuinguruan, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearekin elkarlanean, euskara ahalduntze tailerrak antolatu ditugu. Euskal hiztunei zuzendutako bi saio izango dira, eta euskaraz gehiago eta erosoago egiten laguntzea izango dute helburu. Langile atarian dituzue xehetasun gehiago eta izena emateko aukera.

Ikasle ohien bazkaria 2023: irailaren 23an, Añabitarten

2017ko esperientzia eta oroitzapen atseginak gogoan, Ikastolaren 60. urteurrena eta Kilometroak urtea ere aitzakia hartuta, Orereta Ikastolako ikasle ohien bazkaria egingo da 2023ko irailaren 23an Añabitarten. Tiketak salgai dira jada  (irailaren 18an amaitzen da horretarako epea) eta eguna ere ari da itxura hartzen. Langile atarian topatuko dituzue xehetasunak eta sarrerak erosteko aukera.

Lagun zaharrak berriz ikusi, Ikastola garaiko istorioak gogoratu, Añabitarteko txokoetan barrena ibili (eta galdu), ederki bazkaldu, dantza egin eta kantatu… Apuntatu hitzordua agendan, anima zaitez!


BESTELAKOAK


“Hezkuntzak euskara gehiago behar du” sinadura kanpaina

Euskalgintzaren Kontseiluak sinadura kanpaina abiatu du “Hezkuntzak euskara gehiago behar du” lelopean, Eusko Legebiltzarrean eztabaidaren azken fasean sartu den Hezkuntza Legeari begira.

Sinadura kanpainaren bidez Eusko Legebiltzarreko kideei EAEko Hezkuntza Lege berriak honako hiru puntuak berariaz jaso ditzala eskatu nahi zaie:

  • Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
  • Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
  • Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.

Sinadura bilketa 2023ko irailaren 12tik urriaren 15era egingo da, eta 16 urtetik gorako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek babestu ahal izango dute.

Ikastolen Elkarteak bat egin du kanpainarekin eta Orereta Ikastolatik ere bultzatu nahi dugu langileen, familien zein ikaslerik zaharrenen artean. Hala nahi izanez gero, langile atarian duzue kanpainaren gaineko informazioa xeheagoa eta sinatzeko aukera.

PRIMERAN: euskarazko eta euskal edukien doako streaming plataforma berria

Gaurtik, irailaren 15etik, martxan da PRIMERAN: euskaraz eta euskal edukien doako streaming plataforma berria. primeran.eus webgunean, SmartTV ezagunenetan eta Google Play eta iOS gailuetako store-etan dago eskuragarri.

Ia eduki guztiak euskaraz edo euskal azpidatziekin daude, eta 3.000 atal baino gehiago izango dira bertan ikusgai. Besteak beste, euskal produkzioko eta nazioarteko telesailak, zinea, dokumentalak, kirolak, sukaldaritza, musika eta haurrentzako edukiak, baita PRIMERAN plataformarako sortutako eduki esklusiboak ere.

Euskal edukiak bermatu eta denentzat eskuragarri jarriko dituen plataforma digital berria da. Euskara eta euskal edukiak zabaltzeko filosofiarekin jaio da, mundura zabalik dagoen euskal leiho digital berria izateko helburuarekin.

Saltsan aritzera gonbidatzen zaituztegu, hortxe astebururako plana. On egin!