HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.06.23)


ETAPA MAILAKOAK


 Mila kilo zorion

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

 

  • Ekainak 25: Mirari Bereau
  • Ekainak 29: Onintza Zabala
  • Uztailak 14: Imanol Mitxelena
  • Uztailak 16: Karmele Gonzalez
  • Uztailak 20: Eli Barrena
  • Uztailak 22: Maialen Iribarren
  • Uztailak 27: Gema Ines
  • Uztailak 31: Jon Alustiza

Familia laguna

Familia laguna programatik galdetegi hau betetzeko eskatu zaigu. Eskertuko genuke datorren astean zehar beteko bazenute.

Mediku azterketak

Gogoratu datorren astean, ekainaren 27an eta 29an, Donostiako Quirón ospitalean mediku azterketak izango ditugula.

Bota beharreko altzariak

Ekainaren 30erako, bota beharreko altzariak sarrera nagusian utzi behar ditugu Aitorrek bota ditzan.

Paperaren edukiontziak

Paperaren edukiontziak gainezka daudela ikusten badugu, tapa itxi eta ez bota paper gehiago, mesedez. Edukiontziak kanpora atera behar izaten dira hustu ditzaten eta behar baino gehiago betetzen baditugu, ardura hori duen pertsonak ezin izango du behar bezala kudeatu. Denon ardura da espazio komunak txukun mantentzea.

Laborategi zaharreko materiala

Badira urte batzuk LHko laborategia plastika gela bilakatu genuela. Laborategia zeneko hainbat material plastika gelako atzealdean dagoen kristalezko armairuan egon dira azken urteetan eta bertan erabiltzen ez direnez, ikasturtea amaitzearekin batera hustu egingo dugu.

Materialen artean, LHko zenbait mailetan erabiltzeko aproposak izan daitezkeenak daude: fosilak, mineralak, laborategiko ontziak… Datozen urteetan erabilgarriak eta jasotzeko modukoak direla uste baduzue, pasa plastika gelatik eta behar dituzuenak jaso itzazue irakasle geletan.

Klaustroa

Datorren ostegunean, ekainaren 28an, klaustroa izango dugu 12:30ean.

  • Plangintza
  • Etapako egitura eta antolaketa
  • Lan egutegia
  • Agurrak: Karmele eta Naroa Gonzalez

IKASTOLA MAILAKOAK


2022-23 ikasturte amaierako langile batzarra: gai-ordena eta paella-jatea

Aurtengo ikasturte amaierako langile batzarra ekainaren 30ean izango da, 09:00etatik 13:00etara. Jarraian, gai-ordena:

  • Ikasturteko jardunari eta Kilometroak 23ri buruzkoak
  • Atsedena
  • “Orereta Ikastolako mugimendu pedagogikoa 1970-1985” jardunaldia

Iaz egin bezala, batzarra amaitzean paella-jatea egingo dugu; oporrak lankideekin Baserriaren bueltan bazkalduz eta kontu batzuk esanez hartzeko. Antolaketagatik, bazkaltzen gelditzeko asmoa izanez gero, bete langile atariko inprimakia. Asteazkena, ekainaren 28a, da horretarako azken eguna.

Hezkuntza Batzordea: ekaineko bileraren deskargua

Ekainaren 15ean egin zen Hezkuntza Batzordearen azken bilera. Langile atarian (gainaldean ezkerrean dauden ikonoetan, “organoetako aktak” botoian) duzue laburpena.

Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza berria

UEUko Udako Ikastaroen, Ikasteko Zailtasun Espezifikoa eta AGNH goiz detektatzeko jardunaldiaren, eta beste hainbat ikastaro berriren inguruko informazioa duzue langile atarian (prestakuntzen eta jardunaldien atalean).

Kilometroak 23: hainbat aipamen

“GURE AÑABITARTE” JAIALDIRAKO SARRERAK SALGAI IZANGO DIRA LANGILE BATZARREAN

Kilometroak jaia antolatuko dugu 2023an hirugarrenez; eta Ikastolaren sorreraren 60. urteurrena, eta Añabitarte baserriaren erosketaren 50. urteurrena ospatu ere bai. Badugu zer ospatua, eta badugu zer oroitua: orain mende erdia hazia jarri zuten herrikideak, geroztik hazi hori loratzeko lan egin duen komunitatea, egun horretan dihardutenak eta etorkizunean testigua hartuko dutenak. Eta noski, tartean, Ikastolako langileak.

Gure Baserria, gure Añabitarte. Lau horma baino askoz gehiago, ondare materiala eta inmateriala. Euskal Herria mendebaldetik ekialdera josiz musika, herria eta mendia uztartzen dituen Urmuga Festibalarekin elkarlanean, ongi merezitako omenaldia egingo diogu uztailaren 19an.

“Gure Añabitarte” kontzertua eta gaubela, horixe izango da proposamena. Bertan izango dira Alaitz eta Maider, Alex Sardui, Janus Lester, Olaia Inziarte, Xutik, Aire Ahizpak, Arkaitz Miner eta Et Incarnatus orkestra. Iratzar erromeria arduratuko da gaubelaz, euskal produktuen txosna ere ez da faltako.
Ekainaren 30eko langile batzarrean sarrerak erosteko aukera izango da. Horretarako asmoa izanez gero, jakizue eskudirutan ordaindu beharko direla.

Ilunabarreko jaialdiaz gain, goizean mendi ibilaldi musikatuak egingo dira Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago Zubitik eta Endarlatsatik abiatuta, eta arratsaldean errio gaineko kontzertua izango da Lekuona Fabrikaren parean. Langile atarian topatuko dituzue egunaren gaineko xehetasun guztiak.

UDAKO ERRIOLA DENDA IBILTARIA: BOLUNTARIOAK BEHAR DITUGU

Erriola denda ibiltariak ez du deskantsurik izango udan: batera eta bestera ibiliko da Gipuzkoa osoan barrena. Saltzaile boluntarioak behar dira horretarako, laguntza behar dugu. Langile atarian duzue Erriola denda ibilitariaren udako egutegia eta irteeretan izena emateko aukera. Antolaketa kontuengatik, aukera duzuenek ahal bezain azkarren eta ahalik eta epe luzeenarekin eman izena, mesedez. Anima zaitezte!

MADALENAK 2023 – ERRIOLA GUNEA: BOLUNTARIOAK BEHAR DITUGU

Orain aste batzuk aurreratu bezala, aurtengo Madalenetako Orereta Ikastolaren gunea berrikuntza ugarirekin dator. Lehenengoa, izena bera: Erriola Gunea. Guneari indarra emateko asmoz, gastronomiaz gain, kultur eskaintza zabala ere izango da bertan; Kainakai, Bengo, Iñaki Labaka eta Andoni Ollokiegi, besteak beste. Horregatik, jende gehiagoren laguntza ezinbestekoa izango zaigu. Erriola Gunean parte hartu eta txandaren bat egiteko prest bazaude, bete langile atariko galdetegia. Zalantzarik, proposamenik edo iradokizunik izanez gero, idatzi mezua erriolagunea@oreretaikastola.eus helbide elektronikora. Aldez aurretik, eskerrik asko!


ETAPA ARTEKOAK


DBH | Olinpiadak Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan

Pasa den ostiralean, ekainaren 16an, DBH1 eta DBH2ko ikasle talde batek Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioko olinpiadetan parte hartu zuen. Jarrai dezagun zubiak eraikitzen!

DBH | Ari(H)itzak aldizkaria, komunikazio tailerreko taldearen uzta

DBHko Komunikazio Tailerra hautazko gaiko ikasleek, besteak beste, Ari(H)itzak aldizkaria argitaratzen dute Ikastolaren eguneroko gaiei lotutako elkarrizketa nahiz erreportajeekin, denbora-pasa eta errezetekin… Bi ale eman ditu aurtengo ikasturteak. Langile atarian (albisteen atalean) dituzue irakurgai. Hor udarako proposamena!


BESTELAKOAK


Hainbat artikulu interesgarri