HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.03.24)


ETAPA MAILAKOAK


Mila kilo zorion 

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

 

  • Martxoak 27: Aitor Franco
  • Martxoak 31: Esther Gutierrez

Practicum

2023/03/27tik 2023/04/28ra Olaia Felipe Lekuonak lehenengo praktikaldia gurean egingo du. Haurtzaro ikastolako eta Oiartzo batxilergoko ikasle ohia da eta gaur egun Mondragon Unibertsitatean Lehen Hezkuntza ikasten ari da. Maitane Oñatibiaren tutoretzapean ariko da denbora tarte horretan.

Merkatu solidarioa | LH 6. mailako ikasleak

LH 6. mailako ikasleek Juneren Hegoak elkartearen aldeko merkatu solidarioa antolatu dute martxoaren 27an. 10:00etatik 13:00etara, Zumardian, Xabier Olaskoaga plazan eta Niessengo udal merkatuan egongo dira 2. eskuko eta eskuz egindako gauzak saltzen.

Poesia Aretoa eta Lekuonako bisita birtuala | LH 4. mailako ikasleak

4.mailako ikasleak Lekuonara joango dira martxoaren 28an eta 29an. Bertan, Poesia Aretoan parte hartuko dute eta Lekuonako bisita birtuala egingo dute. Asteartean, 4A eta 4B geletako ikasleak joango dira eta asteazkenean 4C eta 4D geletakoak.

Bestalde, Lekuonako bisita aprobetxatuko dute Plastikako saioetan egin dituzten komikiak bertan uzteko.

Mindarako sentsibilizazio saioak

Gogoratu Mindara elkarteko saioak dauden momentuetan, Heltzeneko ikasleek ezin izango dutela goiko eremua erabili eta Hazteneko ikasleekin partekatuko dutela jolasgaraia.

  • Astelehena 27: 5B
  • Asteartea 28: 5C
  • Asteazkena 29: 5D

Peru Harri | LH5

Gorputz Hezkuntzan herri kirolen inguruan egiten duten lanketa aberasteko, martxoaren 30ean, LH 5. mailako ikasleak Peru Harrira egingo dute txangoa egun osorako.

Baimen eskaerak

Aurrerantzean langile ataritik baimen eskaera bat egiten duzuenean, zaintza zein ordutatik zein ordutara beharko duzuen adierazteko aukera izango duzue. Jakinarazpen hori zuzendariak jasoko du.

Psikomotrizitatea  | Formazioa

Asteartea, martxoak 28, Hazten zikloko eta HH irakasleak psikomotrizitate saioen inguruko hausanarketan lagunduko ditu Maddalen Iriondok.

LH2 Zubietara

Ostegunean, martxoak 30, LH2koek Zubietara egingo dute txangoa. Errotak nola funtzionatzen duen ezagutuko dute eta taloak egiteko prozesua ere ezagutzeko aukera izango dute.

Adaxka berriak

LH2 ko ikasleak, Ziburu eta Hendaiako Ikastoletakoekin batera, tradiziozko 6 euskal kanten moldaketak ikasten ari dira, Landarbaso Abesbatzaren eskutik. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa eta Euskal Kultur Erakundea (Ipar Euskal Herrian euskararen eta euskal kulturaren garapena eta hedadura helburu dituen erakundea) ditugu bidaide proiektu honetan.

Adaxka Berriak ekimenaren azken helburua maiatzaren 20an Musikasteren baitan kontzertu bat eskaintzea bada ere, gorago esan bezala, horren aurretik beste zita bat izango dugu. Herri Urratsen 40. eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 35. urteurrenera gonbidatu gaituzte. Baionan (Lauga aretoan) izango da festa, apirilaren 2an, 11:00etan hasita. Bertan, maiatzaren 20an aurkeztuko dugun saioaren zati txiki bat eskainiko da, hiru kantu. Ondoren, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna izango da.

Gogoratu martxoaren 28ra arteko epea dutela ikasleek joan etorria nola egingo duten adierazteko fitxa entregatzeko.

Asteko kanta

  • Martxoaren 21ean udaberrian sartu ginen. Udaberriari hasiera emateko eta negua agurtzeko, Zea Mays taldearen “Negua joan da ta” kanta entzungo dugu.

IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza: eskaintza berria

Lehendik daudenez gain, “Komunikazioa, hizkuntza eta jolasa ikasgelan TEA duten haurrekin” online ikastaro berriaren berri topatuko duzue langile atarian (prestakuntzaren atalean).

Zubiak Eraikiz: bertso saioa Biriatuko Ikastolaren alde

Zubiak Eraikiz egitasmoan bidelagun dugun Biriatuko Ikastolaren aldeko bertso saioa izango da martxoaren 26an 17:00etan, Biriatun bertan. Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Maialen Arzallus eta Aimar Karrika ariko dira kantari. Sarrerak (12€; haurrak, debalde) bertsosaiobiriatu22@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo 688 769 907 / 657 735 290 telefono-zenbakietara deituta erosi behar dira.


ETAPA ARTEKOAK


Juneren Hegoak elkartearen aldeko azoka solidarioa, LH 6. mailako ikasleen eskutik

LH 6. mailako ikasleek Juneren Hegoak elkartearen aldeko merkatu solidarioa antolatu dute martxoaren 27an. 10:00etatik 13:00etara, Zumardian, Xabier Olaskoaga plazan eta Niessengo udal merkatuan egongo dira 2. eskuko eta eskuz egindako gauzak saltzen.

Juneren Hegoak elkartearen aldeko merkatu solidarioa diziplina arteko proiektu baten fruitua da. Ingurunea arloan, gobernuz kanpoko erakundeak lantzen aritu dira: zer diren, zer egiten duten… Herrian gisa horretako erakunderik ba ote den bilatzen hastean egin dute topo Juneren Hegoak-ekin, eta antolatu dute merkatu solidarioa ingurunea ez beste hainbat arlotako edukiak nahiz lanketak txertatuz eta antolaketarako ikasgela arteko hainbat lan-batzorde osatuz.


BESTELAKOAK


Errigora: udaberriko kanpaina azken txanpan da!

Udaberriko Errigoraren “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina sartu da azken astean, martxoaren 29an amaituko da. Eta aproposa iruditu zaigu Ikastolako langileei ekimena gogoratzea.
Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta eta lekaleak eska daitezke; auzolanari esker, norbere herrian euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Olioa bidoietan banatzen da, eta arroza, pasta, lekaleak eta kontserbak 12 ontziko sortetan, proposamena urte osorako beste eskatzea baita.
Eskaerak www.errigora.eus webgunetik egin daitezke. Eskaera horrela eginez gero, Ikastolan bertan jaso ahal izango duzue eskatutakoa.

Informazio gehiago www.errigora.eus webgunean topatuko duzue.

Anima zaitezte kanpainan parte hartzera eta zuen ekarpena egitera!

EHIko zuzendaritzaren berritze prozesua

Zuzendaitza-taldea berritzeko prozesua martxan da EHIn. Momentuz, kontuaz arduratzen ari den batzordea (Artezkaritza Kontseiluko zazpi kidek eta zuzendaritza-taldeko lau ordezkarik osatua) egungo zuzendaritza-taldearekin harremanetan dago, etorkizuneko profilen gaineko gogoeta egiten ari da eta zuzendarigaiak identifikatzen dabil. Prozesua aurrera joan ahala, emango dizuegu haren berri.

Hainbat artikulu interesgarri