HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.01.13)

 


Etapa mailakoak


Ebaluazio bilerak

Lehen lauhilekoaren ebaluazio bilerak ate joka ditugu HAZTEN zikloan:

  • Urtarrilak 23 , astelehena, LH 1. maila
  • Urtarrilak 24, asteartea, LH 2. maila
  • Urtarrilak 25, asteazkena, LH 3. maila

13:10ean hasiko gara A-B-C-D ordena jarraituz, lehenengo solairuko bilera gelan.

Ikasleen sartu-irteerak

Astelehenetik aurrera, irakasleek ez diegu lagunduko ikasleei beren ibilbideetan, ikasgelara sartu eta handik irteteko. Gaur egungo banaketa-eremuak mantentzen jarraituko dugu, baina autonomia osoz igotzen eta jaisten utziko diegu.

Igartubeiti baserrira irteera

Urtarrilaren 19an LH3 mailako ikasleek Igartubeiti baserri museoa bisitatuko dute.

“Adaxka berriak” egitasmoa

Adaxka berriak egitasmoa Kilometroak 2023ko ikuskizun bat da, maiatzaren 19an Hendaian eta maiatzaren 20an Lekuona Fabrikan aurkeztuko den ikuskizuna. 

Landarbaso Abesbatza eta Euskal Kultur Erakundearekin batera, Orereta, Hendaia, eta Ziburuko ikastoletako Lehen Hezkuntzako (2. maila) ikasleak izango dira benetako protagonistak. 

Gure kulturan, senean, enborrean ditugun sei doinu eta abestiren moldaketa berriak egingo ditugu. Egungo gazteentzat erakargarriak izango direnak, hurbilago sentituko dituztenak.

Datorren astean hasita, 2. mailako ikasleek Maddalen Dorronsororen zuzendaritzapean lehen entseguak egingo dituzte.

Inauteriak 2023

Ospakizun batzordeak inauterien inguruko lanketa hasi du dagoeneko. Dokumentu honetan duzue orain arte landutakoa.

EmanTik

Pedagogia batzordetik, epe laburrean EmanTik izeneko proiektu pilotoa jarriko da martxan LH5. eta DBH 1. mailetan. Datorren astean  abiatuko da eta  irakasleek bi eguneko formazioa jasoko dute.

Hemen duzue proiektuaren inguruko informazioa:

EmanTik programaren helburua, kudeaketa emozionala ikasten laguntzea eta edozein haurrengan gerta daitezkeen sufrimendu-kasuak goiz antzematea da. Sistemak beldurrak, tristura, amorrua, etab. sor diezaieken egoerak identifikatuko ditu, irakasleek ahalik eta lasterren arreta eskain diezaieten. Programaren garapenean zehar, haurren babesean adituak diren bi psikologok ikastolako irakasle taldeei aholkuak emango dizkiete.

EMANTIK deitzen den aplikazio multimedia ordenagailu edo tabletean erabiltzen da eta bertan oinarrizko sei emozio agertzen dira, modu praktikoan agertu ere, ikasleek era erraz batean identifikatu ahal izateko. 

Aplikazioak ikaslearen autopertzepzioa jasoko du. Egunean bi momentu hartuko dira, ikasle bakoitzak klika dezan nola sentitzen den. Jasotako datu guztiekin ondorioak aterako dira.

Madalenetako txosnako boluntarioen afaria

Madalenetan, txoznan lanean aritu zirenentzako afaria antolatu da urtarrilaren 27an, 21:00tan Hibaika elkartean. Urtarrilaren 20a baino lehen eman behar da izena, kafe-gelako zerrendan.

Asteko kanta

  • Saharako errefuxiatuentzako janari bilketaren harira, munduko errefuxiatu guztien egoera latza ekarri nahi dugu gogora.
  • Sahako errefuxiatu eta munduko errefuxiatu guztien omenez entzungo dugun kanta: Errefuxiatuena (Izaro eta Mikel Urdangarin)(https://youtu.be/XDtoLRvll0c)

Etapa artekoak


Oiartzo: Euskal Olinpiadak, gure ikasleen arteko zubiak sendotzeko

Asteko oharretan atal berria sortzeko saiakera egingo dugu: noizbehinka, etapa arteko edota etapa bateko edo besteko proiektu eta egitasmoen berri emango dizuegu, interesgarria iruditzen baitzaigu, batetik, proiektuez beraiez aritzea eta, bestetik, lankideak zertan dabiltzan ezagutzea.

Lehen aipamena, Oiartzoko Euskal Olinpiaden lehen edizioarentzako. Haurtzaro eta Oreretako DBH 4. mailako ikasleen eta Oiartzoko batxilergoko 1. mailako ikasleen arteko harremanak sendotzeko asmoz egin zen Eguberriko oporrak hartu bezperetan. Langile atarian (albisteen atalean) topatuko dituzue ekimenaren xehetasunak.


Ikastola mailakoak


Matrikulazioa 2023-24: kanpaina hasi aurreko bilera langileekin

Otsailean egin ohi dugun Urteko Ohiko Batzar Nagusiaren eta matrikulazio kanpainaren (otsailaren 13tik 24ra izango da, berririk ezean) aurretik, bilerak egingo ditugu. EAEko Hezkuntza Lege berriaren testuinguruan kokatu behar ditugun berritasunak azaltzeko (matrikulazio-prozedura berria eta onarpen-irizpideak), aurtengo aurreikuspenen eta etorkizunak dakarren trazaren berri emateko, ereduen aferari lotutakoak aurkezteko… izango dira bilerak. Bilkura horietan, 2021-22 ikasturteko kontuen itxieraren berri ere emango da.

Horretaz guztiaz otsaileko klaustroetan hitz egingo da:

  • HH: otsailak 7 (16:45-17:45)
  • LH: otsailak 2 (13:30-14:30)
  • DBH: otsailak 6 (14:30-15:30)
  • Zerbitzuetako eta Eskola Kiroleko langileak: HHko hitzordua (otsailak 7, 16:45-17:45)

Formazioa eta prestakuntza: eskaintza berria

EHUren Udako Ikastaroek antolatutako hezkuntza arloko online prestakuntzaren eta SPRIren eskutik datorren digitalizazio formazioaren berri topatuko duzue langile atarian (prestakuntzaren atalean).

Saharako errefuxiatuen aldeko janari eta baliabide bilketa

Urtero legez, Ikastolak aurten ere parte hartuko du Saharako errefuxiatuentzako janari eta baliabide bilketan.

Bilduko direnak ondorengoak dira: hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, lekaleak eta konpresak. HHn eta LHn, urtarrilaren 16tik 26ra arteko epea egongo da bilketarako; DBHn, urtarrilaren 19tik 26ra bitartekoa.

Familiak bezalaxe, zuek ere gonbidatu nahi zaituztegu ekimenean parte hartzera.


Bestelakoak


Hainbat artikulu interesgarri