HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (22.12.21)

 


Ikastola mailakoak


Hauteskunde sindikalak: emaitza

Hauteskunde sindikalak egin ziren atzo eta langile atarian dituzue emaitzak. Irakasle geletan ere topatuko duzue horren.

Kilometroak 23: bigarren Tanta Juntadizoa abenduaren 31n

Orain egun batzuk jakinarazi genizuen lehen Tanta Juntadizoa (familia nahiz langileek zozketa-txartelak elkarrekin saltzeko ekimena) abenduaren 30ean egingo zela, Niessengo plazan 11:00etan.

Tanta batzordeak beste bat antolatu da. Abenduaren 31n izango da, Donostian, San Silvestre lasterketa eta Erreala-Osasuna derbia aprofitatuz.

Parte hartzeko interesik izanez gero edo xehetasunak jaso nahi izanez gero, idatzi mezua tanta@kilometroak.ikastola.eus helbide elektronikora.

Formazioa eta prestakuntza: eskaintza berria

Ahotsari buruzko formazio-saio baten xehetasunak eta bertan izena emateko aukera topatuko dituzue langile atarian (prestakuntzaren atalean).

EAEko Hezkuntza Lege berria: ezohiko bileraren ostekoak

EAEko Hezkuntza Lege berriaz aritzeko pasa den asteko ezohiko bilera antolatu eta, orain, ostekoak kudeatzen ari den talde eragileak ondorengo ondorio nagusiak atera ditu bilkuran egin ziren talde-dinamiketatako ekarpenetatik:

  • Gure diskurtsoa indartzeko ditugun euskarriak mahai gainean jarri behar dira eta, behar izanez gero, berriak sortu.
  • Gure komunitatea ahaldunduntzeko pausoak eman behar dira, Ikastolaren iritzi eta posizioa sozializatzeko.
  • Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialekin bildu behar da Ikastolaren iritzi eta posizioa helarazteko.

Talde eragilera batzeko prest azaldu direnekin, hurrengo pausoak pentsatzen eta diseinatzen hastea tokatzen da. Izango duzue horren berri hala dagokionean.

Abenduaren 15eko saioa abiapuntua besterik ez da, aurrerantzean ere izango dugu gai honen inguruan hausnartzeko eta ekiteko aukera. Adi egon beharko dugu.

 

Eguberri eta urte berri on!

Orereta Ikastola zorion postala 2022

Artezkaritza Kontseiluaren eta zuzendaritza-taldearen izenean, Eguberri eta urte berri on denei!

Eskerrik asko orain arte egindako lanagatik, gozatu oporrez, eta bueltan jarraituko dugu denon artean Ikastola egiten, aurrera egiten.