HHko Jarraipen Batzordearen 2022-23 ikasturteko lehen bileran ondorengo gaiak landu dira.
Guraso ordezkariak
Guraso ordezkarien behin behineko zerrenda eguneratu da. Ikasgela batean ez beste guztietan ordezkariak daude.
Guraso bilera orokorrak
Guraso bilera orokorrak amaituta, luze joko zuela aurreikusi zenez, gelan eman ohi den informazio zehatz jakina txostenean sartzea erabaki zen (guraso batzordeko ordezkariarekin batera). Hala ere, Guraso Batzordeko informazioa zuzenean ematearen onura azpimarratu da.
Bakarkako guraso elkarrizketak
Inikaz hitzordua hartzearen erraztasuna azpimarratu da. 0 unitateko deboluzioa egingo zaie familiei, beste gai batzuen artean.
Eguerdiko tailerrak
Eguerdiko tailerrak martxan daude eta aurkezpen baten beharra adierazi da, aurkezpen bilera edo eskuorri baten bitartez.
Esmalteriako Ostiralak
Iaz martxan jarritako Esmalteriako Ostiralei ekin nahi zaie azaroan. Lehen saioa prestatzen ari gara, haur txikienei zuzendua. Aurtengo ikasturtean, eskaintza 3-6 urte bitarteko haurrei ere zabaltzeko saiakera egingo da. Horretarako baliabideak, proposamenak… bilatzen eta kontsultatzen ari dira Ikastolako arduradunak.
Baso eskola
Ikastolaren bitartez laguntzaileen beharra dagoela adierazi bada ere, gogora ekarri da bi guraso bolondres bakarrik ditugula lehen hiruhilekorako. Guraso Batzordera gaia eramango da berriro ere, familiak animatzeko asmoz.
HH jangelako erregistroa
Aurten, Inikaz erregistroa egingo da, eta familiek informazioa jasoko dute baldin eta gorabeherak egon badira. Dena ongi joan den kasuetan, ez dute mezurik jasoko.
HH5 taldekatzeak
LH1. mailara Añabitartera igotzerakoan HH5eko ikasleen artean taldeak berrantolatzen dira. Horiek osatzeko irizpideak zein diren landu da.
Euskara
Kezka handia dago gai honen inguruan, eta Ikastolak/familiek zein ekintza edo eskuhartze egin dezakegun hausnartu da. Luze joko duen gaia izanik, jarraituko da gai honekin lanean.