HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (26.02.13)

 


ETAPA MAILAKOAK


Hizpro

Azken klaustroan aipatu bezala, hemen dituzue Hizpron egindako lanketaren inguruko dokumentuak, esan bezala, irakurtzen joan ahal izateko.

Praktiketako ikasleak

Datorren ostiralean, hilaren 20an, praktiketako bi ikasle hasiko dira HH2ko geletan. Plaiaundiko bi ikasleak ekainaren 2a arte egongo dira gurean, Marijo eta Anerekin.

GORA INAUTERIAK!!! 


IKASTOLA MAILAKOAK


2026ko Ohiko Batzar Nagusirako gonbidapena

ORERETA IKASTOLA KOOPERATIBA ELKARTEAren Artezkaritza Kontseiluak jakinarazten du 2026ko Ohiko Batzar Nagusia datorren otsailaren 25ean, asteazkena, egingo dela Linoko egoitzan (Santa Klara kalea, 7).

Batzarraren ordutegia honakoa izango da:

  • 17:30ean, lehen deialdian
  • 18:00etan, bigarren deialdian
  • 18:30ean, hirugarren deialdian

Osasuna Eskola prestakuntza programaren deialdia

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako Osasuna Eskola prestakuntza programaren deialdia jaso dugu.

Prestakuntza hau Lurralde Ordezkaritzak Osakidetzarekin batera antolatzen du, eta aurtengoa zortzigarren aldia izango da. Aurreko urteetan izan duen balorazio oso ona dela eta, eskaintzaren egitura eta edukia mantendu egin dira.

Atxikitako dokumentuan aurkituko duzue deialdiari buruzko informazio guztia. Izena emateko, FORMULARIOA estekan sakatu beharko da.

HIZPRO: otsaileko kalko okerra

Eskura duzue otsaileko kalko okerra Blaitu Klubaren atariko Jantzi euskaraz atalean. Ohi bezala, tutoreen esku geldituko da posterra inprimatzearen ardura.