HIZKUNTZAK

HH Asteko Oharrak (24.05.10)


ETAPA MAILAKOAK


Datorren asteko antolaketa

  • Astearteko ordu osagarriak norbere lanetarako utziko ditugu.
  • Liburutegi lantaldeko kideak astearte eguerdian bilduko dira.

Irteerak

  • Maiatzaren 13an eta 14an (astelehena eta asteartea), HH4koak Mater museora joango dira goiz-pasa.
  • Maiatzaren 14an eta 16an (asteartea eta osteguna), HH5ekoak Pleno Aretora joango dira.
  • Maitzaren 17an, HH3koak baserrira joango dir goiz-pasa.

Praktiketako ikasleak

Gaurtik hasi eta maiatzaren 31ra bitarte, Udane eta Klaudia ikasleak izango ditugu praktiketan; lehenengoa HEn eta bigarrena Amaia Izarekin HH2n.


IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: Irale 2024-25 (irakasleentzako)

Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atalean, 2024-25 ikasturteko Irale programaren gaineko xehetasunak topatuko dituzue. Datorren ikasturtean Irale programan parte hartu nahi duen irakasleak bere etapako zuzendaritza-taldeari eman behar dio horren berri. Maiatzaren 24a da horretarako azken eguna. Ostean, eskaerak aztertu eta hala dagokion arduraduna eskaera egin duten pertsonekin harremanetan jarriko da.

Blaitu Kluba: Erronkak saioaren 3. programa martxan, maiatzaren 13tik aurrera

Blaitu Klubeko Erronkak programaren 3. saioa (ikasturte honetako azkena) maiatzaren 13an estreinatuko da Blaitu Klubaren atarian (langile ataritik ere hel zaitezkete bertara). Ekainaren 3ra arte egongo da martxan eta, ohi bezala, saria duten lehiaketa zein txalentxa izango ditu.

Erronkak programaren 3. saioko txalentxean parte hartzeko euskarari lotutako kopla edo bertso txikiak sortu behar dira. Lehiaketan, berriz, aurreko bi saioetan moduan, lau arrastoren laguntzaz ezkutuko hitza asmatu beharko dute parte-hartzaileek.

Erronkak programa Ikastolako komunitate osoari zuzendutako edukia da, langile zein familia, HHkoa, LHkoa nahiz DBHkoa izan. Ikastolan nahiz etxekoekin, bideoa ikustea, jolastea eta erronketan parte hartzeko edukia sortu eta Blaitu Klubarekin partekatzea da helburua.

Animatu eta parte hartu Blaituren Erronkak programan, eta animatu ikasleak eta familiak ere gauza bera egitera! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!


BESTELAKOAK


“Aldatu gidoia euskararen alde” mobilizazioa maiatzaren 18an, Gasteizen

Aldatu Gidoia mugimenduak mobilizaziorako deia egin du, Eusko Jaurlaritzari eta EITBri euskara erdigunera ekartzea eta euskararen aldeko politikak egitea eskatzeko. Protestarako hitzordua maiatzaren 18an jarri dute, 17:30ean Gasteizko Foru Plazatik abiatuta.

Deialdiarekin bat egin dute hainbat sindikatuk, eragilek, elkartek eta talde euskaltzalek; tartean, Ikastolen Elkarteak eta Ikastolok ere bai. Beraz, Orereta Ikastolako langile eta familiak ere gonbidatu nahi dira mobilizazioan parte hartzera.

Hainbat artikulu interesgarri