HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (24.04.26)


ETAPA MAILAKOAK


hIZAN saioa

Datorren asteartean, hilaren 30ean, hIZAN saioa izango dugu Esmalterian, ohiko ordutegian.

Osasun azterketa orokorrak

Ikasturte amaieran, ohiko moduan, hala eskatu dugun irakasleok osasun azterketa orokorrak egingo ditugu. Zerrendak ikusgai dituzue dagoeneko: Esmalterian, irakasle gelan; eta Linon, bulegoko arbelean.

Errenterian 11 kolore

Gogoan izan, datorren asteartean, hilaren 30ean, udaletxeko teknikariak pasako direla egindako eskulanen bila.


IKASTOLA MAILAKOAK


Oiartzoko Patronatua eta Oreretako Artezkaritza Kontseilua: apirileko bileraren deskarguak

Apirilaren 17an eta 24an egin ziren Oiartzoko Patronatuaren eta Oreretako Artezkaritza Kontseiluaren hil honetako bilerak, hurrenez hurren. Langile atarian dituzue laburpenak, gainaldean ezkerraldean dagoen ikono-zerrendako “organoetako aktak” botoian.

Oiartzo – aurrematrikulazioa 24-25: emaitzak eta lehen balorazioa

2024-25 ikasturtean batxilergo-ikasketak egiteko aurrematrikulazio-epea apirilaren 19an amaitu zen. Oiartzok 106 eskaera jaso ditu.

  • 103 eskaera (%97) Haurtzaro eta Orereta Ikastoletan DBH 4. maila egiten ari diren ikasleenak dira.
  • Haurtzaro eta Orereta Ikastoletan DBH 4. maila egiten ari diren 112 ikaslek (178 ikasle dira, guztira) adierazi zuten bere garaian batxilergoa egiteko asmoa. 112tik 103k (%92) egin dute Oiartzoren aldeko hautua.
  • “Kanpotik” etortzen direnak bazter utzi gabe, jatorrizko Ikastoletako (Haurtzaro eta Oreretako) ikasleen ihesa gutxitzeko egin behar da lan. Jatorrizko Ikastoletako batxilergoa egiteko asmoa duten ikasle denek Oiartzoren aldeko hautua egingo balute modu “naturalean”, Oiartzo, momentuz, lau lerroko Ikastola izango litzateke.
  • 106 ikaslerekin lau lerro izango lituzke Oiartzok, hortxe dago muga (105 ikaslerekin, hiru). Matrikulazio-epea ekainaren amaieran irekiko da eta aurrematrikula-garaian baino eskaera gutxiago jasotzea aurreikusten da, aurrematrikula egin duten ikasle batzuek Lanbide Heziketan ere izena emateko asmoa bai baitute, horretarako epea irekitzean. Beraz, 2024-25 ikasturtean Oiartzon hiru lerro izatea aurreikusten da (lehengo zein bigarren mailan; egun lehenengo mailan ere hiru lerro baititu).

UKP 2023-24: balorazioa | UKP 2024-25: abiatzea

2023-24 ikasturtearen azken bi hilabeteetan sartzear gara eta Urteko Kudeaketa Planei heltzeko momentua heldu da: aurtengoa baloratzekoa eta hurrengo kurtsokoa abiatzekoa. Zuzendaritza-taldeetako kideak hala dagokien talde, batzorde eta sortaldeekin harremanetan jarriko dira lan horiei ekiteko.