HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (24.02.09)


ETAPA MAILAKOAK


Otsailak 13

Astearte arratsaldean hIZAN saioa izatekoa bagenuen ere, Linoko obra taldeak biltzeko premia du hurrengo pausoak zehazten hasteko. Beraz, obra taldeko kideak Linon bilduko gara arratsaldeko 16:45ean. Gainontzekoek, zuen lanetarako erabil ditzakezue ordu horiek.


IKASTOLA MAILAKOAK


Solasean

2022-2023 ikasturtean hasitako ibilbideari jarraituz, ikasturte honetan, langileen garapen prozesuan beste aurrerapauso bat eman nahi dugu. Horretarako, aste honetan zehar Solasean-en gaineko ibilbidea aurkeztu, azalpenak eman, sentsibilizatu eta zalantzak argitzeko saioak izan ditugu etapa/sail ezberdinetan. Gainera, saio horietan Jone (OPE Consultores-eko aholkularia) gurekin izan dugu. Prozesu osoaren berrikusketan ere lagundu digute OPE Consultores-eko aholkulariek. Horrez gain, Solasean elkarrizketetan gidari izango diren lankideek prestakuntza saioa ere izan dute.

Beraz, Solasean aurkeztu eta norberaren hausnarketarako eredua ezagututa, hemendik aurrerakoak ondorengoak dira: norberaren hausnarketa egitea eta Solasean elkarrizketa egiteko hitzordua hartzea.

Langile atarian, gainaldeko azpimarretan, Solasean-en atala duzue. Bertan:

  • Norberaren hausnarketa betetzeko esteka topatuko duzue. Langile guztiok hilabeteko epea dugu (martxoaren 8ra arte) hausnarketa egin eta hala dagokion gidariari bidaltzeko.
  • Solasean elkarrizketak egiteko hitzordua hartzeko botoia topatuko duzue. Horretarako, apirilaren 12ra arteko epea dago.

Gogoratu, Solasean elkarrizketarako hitzordua hartu aurretik, norberaren hausnarketa egin behar dela; eta gutxienez hiru egun lehenago hala dagokion gidariari bidali behar zaiola. Epe hori gutxi gorabeherakoa da, baliteke gidariak egun gehiagoko tartea eskatzea. Bestalde, jakizue, gidariek elkarrizketak modu orekatuan egin ditzaten, jasotako eskaeren arabera beteko direla gidari bakoitzaren hitzorduak eta, beraz, hortik aurrerako eskatzaileek beste gidari bat aukeratu beharko dutela.


BESTELAKOAK


Hainbat artikulu interesgarri