ETAPA MAILAKOAK
Urriak 31
Datorren asteartean, Gau Beltza ospatuko dugunez, arratsaldeko orduak norbere lanetarako utziko ditugu, nahi duenak eguerdian sartzeko aukera izango du.
Ekintza osagarriak
Gogoratu, klaustroan aipatu bezala, mailaka ekintza osagarrien lanketa (5 irizpideen araberakoa) egin behar dugula. Datorren asteko orduetan tarte bat hartu honen lanketa egiteko, mesedez.
Tinko
Aurten ere, HH4 eta HH5eko ikasleekin, Tinko zinemak eskaintzen duen filma ikustera joateko aukera izango dugu. Filma “Barraskiloa eta balea” izango da eta apirilaren 24an, asteazkena, joango gara.
Eskolatik Antzokira
Hemen dituzue Eskolatik Antzokirako datak:
- HH2: maiatzak 6, 9:30ean
- HH3: maiatzak 7, 9:30ean
- HH4: maiatzak 10, 9:30ean
- HH5: maiatzak 9, 11:00etan bi talde; maiatzak 10, 9:30ean bi talde
IKASTOLA MAILAKOAK
Mari Domingiren Errepublika Magikoa
Aurten, Mari Domingiren Errepublika Magikoa abenduaren 1etik 17ra egongo da zabalik asteburu eta jaiegunetan. Gutun galduaren ibilbideari musika nota galduenak hartuko dio erreleboa aurten. Bisitan etorri nahi izanez gero, aurrez sarrera erosi behar da www.maridomingi.eus webgunean (langile atarian ere baduzue aukera). Jada zabalik da horretarako aukera. Anima zaitezte eta anima itzazue zuen ingurukoak ere! Eskutitzak jasotzeko zain izango duzue Mari Domingi, salda bero eta guzti!
“Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat” manifestazioa azaroaren 4an, Bilbon
Euskalgintzaren Kontseiluak “Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat” manifestazioa deitu du azaroaren 4an, Bilbon. Euskalduna Jauregitik abiatuko da, 17:00etan. Azken aste eta hilabeteetan auzitegietatik etorri den euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldia du iturburu manifestazioak. Euskalgintzakoez gain, beste eragile askok egin dute bat deialdiarekin (sindikatuek, alderdi politikoek…). Ikastolok ere bai, Euskalgintzaren Kontseiluko bazkide garen aldetik zein Euskal Herriko hezkuntza nahiz gizarte eragile gisa.
Xenpelar AEK euskaltegiarekin, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearekin eta Xenpelar bertso-eskolarekin batera:
- Manifestazioari babesa eskaintzeko herri-argazkia egin genuen atzo herriko enparantzan (urriak 26)
- Azaroaren 4an Bilbora joateko autobusa antolatu dugu. 15:00etan aterako da Panier-tik eta txartelak salgai daude, besteak beste, Ikastolako Añabitarteko eta Esmalteriako bulegoetan; baita Xenpelar euskaltegian eta Arkaitza tabernan ere. (Helduak: 13€ | adin txikikoak, langabeak eta pentsiodunak: 8€).
BESTELAKOAK
Nafarroa Oinez 2024: Zangozan, “Piztu” lemapean
Aste honetan aurkeztu dute 2024ko Nafarroa Oinez. Etxarri-Aranatzeko Andra Mari Ikastolari testigua hartuta, Zangozako Ikastolak antolatuko du datorren urteko hitzordua “Piztu!” lemapean. Gehiago jakin nahi izanez gero, irakurri albistea.
gaitu.eus: adimen artifizialari euskaraz irakasteko auzolan digitala
Egungo euskal jendarteak erronka ugari ditu. Horien artean bat, adimen artifizialari euskaraz irakastea. Makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu.
Horretarako, milaka ahots behar dira, milaka grabazio ordu euskaraz. Horri bide eman nahi dio Gaitu egitasmoak (www.gaitu.eus) Mozilla Common Voice proiektu librearen bitartez.
Ahots asko eta askotarikoak behar dira: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Gu denona ere ongi etorria izango da. Sortzen ari den ahotsen datu-basea, gero erakunde eta enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako. Sartu www.gaitu.eus webgunean eta anima zaitezte proba egitera!
EAEko Hezkuntza Lege berria: Hainbat lotura interesgarri
Oharra: EAEko Hezkuntza Lege berriaren azken fasea, sektore publikoan egin berri diren bi greba, urriaren 29ko “Euskal Eskola Publikoaren alde, Hezkuntza Lege honi ez” manifestazioa… Testuinguru horretan egin da beheko bilduma.
- “EAJ-PSE: hezkuntza ez da jolasa!” (Tasio Erkizia)
- “Escuela pública y construcción nacional” (Gonzalo Larruzea)
- “Bildarratzen jolas akastuna” (Ordiziako eskola publikoko guraso elkarteen lehendakariak)
- “Eskola publikoa eta Ikastola” (Alex Artzelus)
- “Legea berrabiatu, hezkuntza publiko, inklusibo eta euskaldunaren alde” (EHUko Hezkuntza Fakultateetako 37 irakasle)
- “Euskal eskola publikoaren alde, Hezkuntza Legearen kontra” (Arkaitz Aburto)
- Azaro amaieran onartu asmo dituzte Hezkuntza Legearen zuzenketak (Gizartea | Berria)
- Murgiltze-eredua hedatzen ari da iparraldeko ikastetxe publikoetan (EHIGE)
- Euskal Eskola Publikoaren aldeko 10 arrazoiak (Euskal Eskola Publikoaz Harro)
- Ikas-Bik (Ipar Euskal Herriko irakaskuntza publikoko adar elebidunetako gurasoen elkartea) babesa eskaini dio urriaren 29ko “Euskal Eskola Publikoaren alde, Hezkuntza Lege honi ez” manifestazioari