ETAPA MAILAKOAK
Urriak 17
Linoko obrari heldu behar diogun honetan, datorren astearteko hIZAN orduak lehen hausnarketa egiteko erabiliko ditugu. Esmalteriak eman digun esperientziatik abiatuz, Linokoa eraikitzen hastea da helburua.
Guraso elkarrizketak
HH 3, 4 eta 5 mailakoek, urriaren 25erako, bileretako ordutegiak sartuak izan behar ditugu (Inikan). Egun horretan gurasoek hitzordua hartzeko jakinarazpena jasoko dute.
Gau Beltza
Hilaren amaieran, urriaren 31n, Gau Beltza ospatuko dugu. Hori dela eta, ikasleekin lantzeko proposamena duzue hemen.
Urtero bezala, HHko familiei ospakizun honetan parte hartzeko gonbita egingo zaie.
Horrez gain, hainbat ardura egongo dira egunean bertan, beraz, hemen duzue izena emateko aukera.
IKASTOLA MAILAKOAK
Artezkaritza Kontseilua: urriko bileraren deskargua
Asteazkean, urriaren 11n, izan genuen Artezkaritza Kontseiluaren ikasturte honetako lehen bilera. Langile atarian duzue laburpena. Pasa den ikasturtearen amaieran esan bezala, gainaldean ezkerraldean dauden ikono-zerrendara “organoetako aktak” botoia gehitu dugu hala nahi denean organoetako bileren deskargu guztiak eskura izateko.
(Oharra: irailaren azken asteazkenean egitekoa zen bilera urriaren 11ra atzeratu da Kilometroak Eguna 23 gain-gainean zelako irailean)
Hurrengo ekimenez: Ikasturteari ongietorri festa, Gau Beltza eta Mari Domingiren Errepublika Magikoa
2019an lehenengoz eta iaz bigarrenez (2020an eta 2021ean COVID19ak eragindako izurriteak ez baitzigun horretarako aukerarik eman), langile eta hainbat batzordetako familien artean antolatuta, ikasturteari ongietorria emateko arratsalde-pasa bateko festa egin izan dugu Añabitarten. Izan ere, ikasturtea agurtzen dugu Ikastola Egunarekin eta polita iruditzen zaigu hasieran ere festatxo bat egitea kurtsoari ongietorria egiteko.
Aurten ez dugu ongietorri festarik egin, Kilometroak Urtea eta Eguna pasa berriak baititugu eta, hein batean, Kilometroak Eguna ikasturteari ongietorria egiteko modua ere izan dela uste dugulako.
Hori bai, gogoratu laster Gau Beltza izango dugula (urriak 31) eta Mari Domingiren Errepublika Magikoa ere helduko dela bigarrenez Añabitartera (abenduan). Aurki helaraziko dizkizuegu bi ekimen horien gaineko xehetasunak.
ETAPA ARTEKOAK
LH | KiVa Eguna, pasa den urriaren 6an
KiVa Eguna ospatu zuten LHko maila guztietan pasa den urriaren 6an. KiVa programaren, KiVa Ikastola garenaren eta Ikastolako KiVa taldearen gainean aritzeaz gain, ikasmaila bakoitzak sormenerako tartea ere izan zuen: 1. mailakoek marrazkiak egin eta koadernoan itsatsi zituzten; bigarrenekoek giro onaren lorea egin zuten; hirugarrenekoek, mezu positiboak zituzten eskuak; eta Heltzenekoek (LH4-LH6), berriz, giltzatakoak eta paper zuriaren gaineko mezu positiboak.
Jazarpenaren aurkako mezuetan indarra jarri izan da orain arte. Azken aldian, kutsu positiboagoa eman nahi zaio gaiari ikastola leku segurua, elkarbizitzarako leku egokia… dela azpimarratuz.
Eskerrik asko KiVa taldeari KiVa Egunagatik eta urtean zeharreko lanagatik!
BESTELAKOAK
Hainbat artikulu interesgarri
- “Eman aukera bat herriko eskolari” (Estitxu Eizagirre, Argia) (Oharra: Andoaingo Ondarreta eskola publikoari buruzko kronika honek oihartzun dezentea izan du sare sozialetan; horregatik ekarri dugu hona, bereziki)
- “Ütopia bat nahi dizüt egin” (Nora Salbotx, Argia)