HIZKUNTZAK

HH Asteko Oharrak (23.09.29)


ETAPA MAILAKOAK


Tailerrak

Aurten HH4ko eta HH5eko eguerdiko tailerretako eskaintza “Musikart-musika tailerra” izango da eta Maddalen Dorronsorok bideratuko du. Astean behin, astelehenez, eskainiko da tailerra eta 45 minutuko iraupena izango du. HH5ekoek lehen txandan (bazkaldu aurretik) eta HH4koek bigarren txandan (bazkaldu ondoren) izango dute.

Hemen dituzue tailerretan landuko dituztenak.

Urriak 3

Kontuan izanda guraso bilera orokorrak gertu ditugula, datorren astearteko orduak hauek prestatzeko utziko ditugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atarian (prestakuntzen eta jardunaldien atalean) EHUko udazkeneko ikastaroen atala topatuko duzue; gehitu berri dugu.

Kilometroak 23: azken-azken txanpa… Eta animo mezuak Hendaiako Ikastolatik!

Heldu da urriaren 1a, Kilometroak Urteari amaierako ginga jartzeko momentua. Eguraldia lagun, ziur egun ederra aterako dela. Mila esker bihotz-bihotzez urte guztian egindako lanagatik; eta igandean, lanean aritzeaz gain, hartu gozatzeko tartea ere!

Ikastolako ikasle ohia eta egun Hendaiako “Gure Ikastola”ko gurasoa den Lander Garrok mezu ederra bidali digu Berria egunkariko iritzi artikulu honetan. Irakurri eta hartu indarrak iganderako!


ETAPA ARTEKOAK


Oiartzo | Aisialdiko hezitzaile titulua ateratzeko aukera Ikastolan bertan

Seigarren urtez, haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskainiko du Oiartzo Ikastolak, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolaren eskutik. Aisialdiko taldeetako, udalekuetako, eskolaz kanpoko ekintzetako, jangelako… hezitzaile izateko aukera eskaintzen du aipatu tituluak. Lanbidek homologatua da eta 2023an hamasei urte (batxilergoko lehenengo maila edo baliokidea) edo gehiago bete edota beteko dituen herritar orok eman dezake izena. Ikastaroa Ikastolan bertan egingo da. Langile atarian (albisteen atalean) topatuko dituzue xehetasun gehiago.


BESTELAKOAK


Ikastolen Elkarteak ikasturte hasierako ekitaldia egin berri du

Ikastolen Elkarteak pasa den irailaren 23an egin zuen ikasturte hasierako ekitaldia Vianan (Nafarroa).  Ikastolen Hezkuntza Marko Orokor berria  aurkeztu zen bertan, Ikastolentzako zoru komuna izan nahi du, ikuspegi pedagogiko komun bat Ikastola guztientzat. “Bazatoz?” liburuan bildu da.

Bestalde, 2024ko udan Ikastolen VII. Batzarra egingo dela ere aurreratu zen irailaren 23ko ekitaldian, biharko Ikastolak irudikatzeko egingo den gogoeta-prozesua izango da. Horrez gain, Euskal Herri osorako euskararen ofizialtasuna aldarrikatu zen, baita Euskal Herrirako Hezkuntza Sistema propio bat ere. Xehetasun gehiago, www.ikastola.eus webgunean.

Hainbat artikulu interesgarri